VIII. Haurren Kontseilua 2024/2025

Icono web

Erronka

Txakurren kakak biltzearen inguruko sentsibilizazio-kanpaina diseinatzea eta garatzea.

Partaideak

Izena Jaiotze urtea Ikastetxea
Ekaitz 2016 Anaitasuna
Paul 2016 Anaitasuna
Aiur 2017 Anaitasuna
Noa 2017 Anaitasuna
Marianny 2016 San Lorentzo
Liher 2016 San Lorentzo
Mohamed 2017 San Lorentzo
Ian 2016 Eskolabarri
Claudia 2017 Eskolabarri
Andrea 2016 Ongarai Eskola
Jelissa 2017 Ongarai Eskola
Lucas 2016 San Pelaio
Lucas 2017 San Pelaio

Emaitzak

Hilabeteetako lanaren ondoren, Haurren Kontseiluko kideek maiatzaren 7an amaitu dute erronka, udalerriko kaleetan zehar egindako aldarrikapen ibilaldi batekin. Ekimen honetan kontzientziazio mezuak zeramatzaten pankartak eraman dituzte eta txakurren jabeei poltsatxoak banatu dizkiete, txakurren gorotzak jaso behar dituztela gogorarazteko.

Sentsibilizazio kanpaina hau diseinatzeaz gain, Kontseiluak ideia dibertigarriak proposatu ditu Miguel Angel Blanco kiroldegian eta inguruetan maiatzaren 31tik ekainaren 1era egin den Ermuko lehenengo Haur Kanpaldiari forma emateko.

Imagen
2024ko Haurren Kontseiluko kideak Beatriz Gamiz alkatearekin Abiapuntu bulegoko atean | Los/as niños/as del Consejo de la Infancia, con la alcaldesa Beatriz Gámiz, en la puerta de la oficina Abiapuntu