Euskara

Misioa eta helburuak

 
 
Misioa
  • Euskararen erabilera indartzea, euskara erabiltzeko aukerak eta lekuak bermatuz, zainduz eta sustatuz, eta gizarteari euskara gauzatzeko laguntza emanez.
 
 
Helburuak
  • Kultura- eta aisialdi-jardueretan euskararen erabilera bultzatzea
  • Herritarrek euskara ikasteko aukera eta euskara praktikatzeko guneak beti izango dituztela bermatzea.
  • Herritarrek Udalarekin duten harremana euskaraz bermatzea eta euskara lan-hizkuntza izatea ahalbidetzea
  • Euskararen Udal Plana onartzea
 

Zerbitzuak eta proiekuak

 
Itzulpen zerbitzua

Heriko kolektibo, elkarte eta enpresentzatzako itzulpen- eta berrikuspen-zerbitzua da, doakoa. Honen bidez udalerrian euskararen presentzia eta erabilera handitu nahi da, herritarrei zuzendutako testuak itzuliz edo zuzenduz.

Mundu bat bertso

Herriko ikastetxe guztietan ikasleen ahozkotasuna eta ahozko komunikazioa bultzatzea helburu duen programa da. Horren bitartez, eta bertsolaritza erabiliz, ikasleei beharrezko baliabideak ematen zaizkie, haur eta gazteen artean euskara prestigiatzera eta erabiltzera animatuz.

Berbalagun

Programa hau euskal hiztunak elkarrekin harremanetan jartzean datza, euskal hiztun berriek trebezia komunikatiboak eta hizkuntzaren erabilera esperientzia handiagoko solaskideekin praktikatu ahal izan ditzaten. Horretarako, beren interes eta kidetasunen araberako pertsona-taldeak eratzen dira, astean behin ordubetez euskara praktikatzeko biltzen direnak .

Oporretan Jolas

Udako eta neguko oporraldian Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrei zuzendutako jarduerak dira. Aisialdiko jarduera hauen helburua da haur eta gazteei eskolaz kanpoko ingurunean euskara normaltasunez erabiltzeko aukera emango dien beste esparru bat eskaintzea.

Eusliderra

Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Euskara gehiago erabiltzeko baliabideak eta erraztasunak ematea du helburu. Tailerra modu dibertigarrian, gazteen interesetara egokituta eta une bakoitzean lor daitezkeen helburuei eutsiz garatzen da.

Drogetenitturri aldizkaria

Ermuko Udalak diruz laguntzen du Drogetenitturri aldizkaria, eta horrek herriko errealitatea euskaraz hurbiltzen digu. Bere hileko tirada 2.425 alekoa da eta, dagoeneko, 300 zenbaki baino gehiago argitaratu dira, bertako gai interesgarriak, gai sozialak, kirolekoak, kulturalak eta aisialdiari buruzkoak gerturatuz.

  • Argitaratzailea: Asociación Cultural Euskal Birusa
  • Egoitza soziala: Erdikokale 2, 1
  • Telefonoa: 943 17 93 50
  • Emaila: drogeten@gmail.com
  • Koordinatzailea: Dorleta Vidal
  • Lege gordailua: SS-213/94


ESEP

Ermuan euskararen sozializazioa sustatzeko plana da, Eusko Jaurlaritzaren gidalerroen arabera diseinatua eta Ermuko errealitatera egokitua. Bertan zehazten dira landu beharreko helburuak eta esparruak.

Kontaktua

 
Harremanetarako pertsonak
Harremanetarako datuak
Lobiano Kulturgunea

Goienkale 10

Telf.: 943 17 91 47

Emaila: euskara@udalermua.net
 

Laguntzak

  • Euskara ikasleentzako dirulaguntzak.
  • Euskara sustatzeko irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak.
  • Errotuluak, hizkuntza-paisaia eta webguneak euskaraz edo elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) jartzeko dirulaguntzak.
Imagen
Contacto

Albiste nabarmenak

Agenda

Argitalpen nabarmenak