Tokiko Garapenaren asteko azken edizioa oso positibotzat baloratu da
Beste urte batez, amaitu da Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak beste hainbat alorrekin elkarlanean antolatzen duen Tokiko garaparen astea. Eta amaieraren ondoren, ondorioak ateratzeko unea heldu da, aurrera egiten eta hobetzen jarraitzeko ezinbestekoa baita. Astearen balorazioa positibotzat jo daiteke, gauzatu diren jarduera kopuruagatik, aurkeztutako txostenen kalitateagatik eta horiek aurkeztera etorri diren pertsonengatik. Laburbilduz, emaitza ontzat jo daiteke, jendearen parte hartzea eta interakzioa kontutan hartuta.
Egitarauari hasiera eman zitzaion asteartean –martxoaren 10ean-, Eskolabarriko ikasleek Izarrako instalazioetara eginiko bisitaldiarekin. Taldeak zentroa ikusi zuen, bertan gauzatu daitezkeen ikuspuntu praktikoaren inguruko azalpenak jasoz eta, egun eraikitzen den teknologi enpresen hazitegia zabaltzeak ekarriko dituenak barne izanik. Jarraian, sormena lantzeko tailerra egin zen, ikasleen parte hartzea azpimarratu behar delarik.
Asteazkenean, -martxoaren 11n- azpimarratu behar Izarran bertan egin zen lidergoari buruzko tailerra. Horren helburua gaiari buruz dauden ikuspuntuen inguruko hausnarketa piztea eta eraldaketa ekarriko duen lidergoaz baliatzea zen. Bertaratutakoek amaitzean adierazi zutenez, tailerrak egun enpresan nahiz gizartean ezagutzen ditugun lidergo eredu ezberdinen balioa kolokan jartzeko baliogarri izan zen, beraz bere xedea lortu zuen.
Garapen asteak berrikuntzako adibide praktikoak agerian jarri ditu
Martxoaren 12ko ostegunean, prestaturiko jarduerak enpresentzat izan ziren. Testuinguru horren barne, aurten ‘berrikuntza irekiaren’ kontzeptua landu eta horri duen balioa eman nahi izan zaio, etorkizunerako oso baliogarria izango delakoan. Mondragon Unibertsitateko Enpresa-zientzietako fakultateko irakasle den David Sanchezek etorkizun hurbilean enpresek bere egin beharko dituzten hainbat premisa eman zituen, ezagutzan oinarrituriko munduan lehiakorrak izateko. Aipatu premisa horietatik azpimarragarriak dira ondokoak:
- Aditu onenek ez dute gure entitatean lanik egingo.
- Kanpoko I+Gak balio asko sor dezake entitatearentzat, askotan barneko I+Gak beste edo gehiago.
- I+Gak ez da soilik barnean sortu behar errentagarria izateko.
- Negozio egokia izatea garrantzitsuagoa da, merkatura lehenengo heltzea baino.
- Entitatearentzat behar-beharrezko dira barnean nahiz kanpoan proposaturiko ideiak
Egun horretan bertan, Ermuan dugun IDS –Ingenieria de Sistemas enpresako Pedro Piñón eta Agotek enpresako Mikel Garridok berrikuntza irekitzat jotzen den bi eredu aurkeztu zituzten, modu argi, erraz eta praktikoan. Aipatzekoa da, egun horretan Juan Torres lehiaketara aurkeztutako proiektuen erakusketa jarri zela, Lobianoko behealdeko aretoan. Bertan izan ziren baita ere, Eibarko Industri eta Teknologiako Unibertsitate Eskolak landutako proiektuak eta, baita ere, Ermuko hainbat enpresetako produktuak. Hortaz, areto berberean bildu eta uztartu ziren, enpresa, unibertsitate eta sormena. Datorren edizioetan ere, saiakera hori mantendu egingo da, ikusmina piztu baitzuen.
Tokiko Garapenaren asteak enpresak, unibertsitatea eta ikasleak bildu ditu
Azkenik, martxoak 13ko ostiralean, krisialdian negozioa hobetu eta mantentzeko erabili daitezkeen tresnak izan ziren hizpide. Zeuxa Solutions enpresako Josu Ansolak bere txostean azpimarratu zuenez, enpresek produktu berriak merkaturatzeko epeak laburtu egin beharko lituzkete, produktuak %100 bukatuta aurkeztu eta zabaldu ordez, merkaturatu eta horien garapena ondora eginez, besteak beste, harrera eta salmentak bezalako baldintzak, kontutan harturik.
Business Innovation Brokers enpresako Carlos Fernandezek txostenean adierazi zuenez, gure eskualdeko enpresa gehienek automobilagintzaren laguntzaile direnez gero, beren prozesuak uztartu eta sinergiak batu beharko lituzkete, elkarlanean beren ekoizpena merkatu berrietara zuzenduz. Gai honetan, unibertsitateak ikerkuntzan egiten duen lana goraipatu nahi izan zen, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren bidez, ikastegiak erregai-pilaren edota automobil elektrikoaren proiektuak aurkeztu zituelarik. Horiek biak, oso garrantzitsuak izan daiteke laster batean gure enpresentzako.
Jarraian, Komunikazio eta informazio teknologien eta elektronika enpresen euskal klusterraren, Gaiaren zuzendari nagusi Tomas Iriondok, sektoreak azken urteetan jasandako eboluzioari errepasoa egin eta datozen urteetarako aurreikuspenak jendaurreratu zituen. Iriondo sektoreko kideen arteko elkar lankidetza areagotzearen aldeko agertu zen (automobilgintza, KIT, eta abar…) sektore gakoetan aurrera egin ahal izateko. Sektore horien artean ondokoak aipatu zituen: gizarte eta osasuna, potentziazko elektronika, automobil elektrikoaren garatzea, eta faktoria digitala.
Ikasleal protagonistak izan dira tailerretan, planetariumean eta J.Torres lehiaketaren sari banaketan
Azkenik, Angel Iglesias Taldea S.A. ‘IKUSI’ enpresako Berrikuntza eta Garapen Instituzionaleko zuzendariak bere enpresan gertatzen dena adibide gisa jarri zuen, egiten duten etengabeko berrikuntza eta sormena praktikoki lantzeak ekarri dizkieten onurak aipatuz.
Jardunaldiei amaiera emanez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Teknologia eta Zientzia Fundazioko Berrikuntza eta Komunikazio saileko zuzendari Fernando MAteos Moranek, Europa osoan azaroan ospatuko dugun zientziaren asterako programaz berba egin zuen eta baita, berrikuntzaren eremuan bere ministerioak zabalik dituen diru-laguntza hainbaten deialdia. Ondoren, carlos Totorika alkateak eta Fernando Mateos zuzendariak Juan Torres lehiaketaren sariak banatu zieten saridunei.
Enpresentzako saio hauek egiten ziren aldiberean, herriko ikastetxeetako ikasleek planetario txikiaz gozatzeko aukera izan zuten. Planetario hori Donostiako Zientzia Museotik ekarri zen espresuki, udal liburutegiaren aurrean jarriz. Bertatik, 4 urtetik 9ra bitarteko 110 bat ume pasatu ziren, estalpe barruko unibertsoa ikusi, ikasi eta gozatzeko. Taldeka hainbat saio egin ziren eta bertaratutakoek, ikusitakoa marraztu ahal izan zuten liburutegian bertan.
Txostenak
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren