‘Nahita’ aldizkariaren iraileko alea kalean jada

28.09.09
Berdintasuna

NAhitA aldizkariaren iraileko alea argitaratu da. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, irailekoa aste honetan bertan banatzen hasiko da. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen hirugarren aldizkaria moldiztegitik atera berri da. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak Berdintasun Sailaren logotipo berria dakar, puntu bioleta. Sailak ireki berri duen blogaren ikurra ere izango da logo hori ermuaiguales.blogia.com, berdintasuna lantzeko lanean komunikazio nahiz parte hartzeko bide izan nahi duena. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non orain arteko berdintasun politiken ildoa laburbiltzen den, Ermuko gizon-emakumeentzako III Berdintasun Planari ekin zaiola iragarriz.

Ezagutzen al duzu? atalean, Tradiziozko Jardunbide Kaltegarriak Prebenitu eta Aztertzeko Diziplinarteko Taldearen xede eta Emakumezkoei sexu-organoak mutilatu ez diezaioten egiten duten lanaren berri jasotzen da. Jarraian, Ermuko Emakume Alargunen ibilbidez oparoari errepasoa ematen diote, taldea desegitea erabaki berri baitu. Nahita aldizkariak eta Kontseiluak Ermuko Emakumearen historiari eginiko ekarpena eskertzen diote biziki. Erreportaje nagusiak Amalia Valcarcelen figura hurbiltzen digu. Valcarcelek Emakume, erlijio eta ohiturei buruzko gogoetak helarazten dizkigu lerro horietan.

Ale honek argazki-inkesta mantentzen du, oraingo honetan Jabekuntza Eskolako ikastaroak egin dituztenen emakume zenbaiten testigantzak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, ikurren bidez esaldi bi bilatzeko proposamena dakarrelarik. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu