Ermuko gizarte-hezkuntzako gunearen nondik-norakoak aurkeztu dira
Udalak eta hezkuntzako eragileek –irakasle, guraso, orientatzaile, eta abarrek- jardunaldi tekniko eta informatiboa gauzatu dute gaur Lobianon. Bileran udalak alorreko profesionalen esku jarrita dituen zerbitzuei errepasoa eman die. Xedea horien egitekoa erabat optimizatzea da, elkarlana eta herriko gizarte-hezkuntzako gunea oinarri hartuta. Gaur goizean Lobianora bildutakoek beren egitekoen profesionalen artean dituzten izendatzaile komuna ikasle eta adinez txikiak diren gazteei atenditzea baita. Bilera prestatzeko ekimena Gizartekintza alorrarena izan da, Tokiko Garapenekoarekin eskuz-esku eta elkarlan landutakoa. Nolanahi ere, ekimenak zeharkako izaera markatua izan du, kultura zerbitzuak –kultura, gazteria, liburutegia-, gizarte zerbitzuak –familia, drogamenpekotasuna, absentismoa, bizikidetza, immigrazioa eta berdintasuna-, euskara edota Udaltzaingoa uztartuz.
Jardunaldiaren xede nagusia “Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaia” eratzen hazteko lehen urratsak eman eta oinarriak finkatzea izan da. Mahai hori hezkuntza eragileen artean adostutako lan estrategia eta modu bateratuak sortzeko. Organoak adingabekoen artean bazterkeria prebenitu eta horri aurka egiteko mekanismoak artikulatuko dituelarik. Helburu horrekin eragile ezberdinak biltzetik hasi da ideia gauzatzen, dagoenari errepasoa eman, elkar ezagutu eta modu positiboan lanari ekiteko. Jardunaldiari amaiera eman zaio mahai-inguru baten bidez. Antolatzaileak pozik agertu dira jasotako erantzunarekin.
Jardunaldiaren helburu zehatzak ondorengoak izan dira:
- Hezkuntza eragile ezberdinen artean harreman sarea eratzea, hezkuntza komunitate sendoago bat sortzeko. Hedapen handiagoko emaitzak sortzen dituzten komunikazio eta partaidetza bide irekien bidez.
- Lan propioa eta globala hobetzea, ezagutza eta esperientziak elkar trukatuz
- Espazio formalizatu bat egituratzea, kezkak eta zalantzak biltzeko eta horiei erantzun adostuak emateko
- Esku-hartze era berriak diseinatzea lehendik lantzen ari diren beharren inguruan, hezkuntza eragile guztien ikuspegi bateratuaren bitartez
- Gizarte-hezkuntza beharrak antzematerakoan egindako ahaleginak baloratzea eta behar horiei egokitutako erantzunak egituratzea
- Ikasleei eta beren familiei eskolan, familian, komunitatean eta gizartean arrakasta izaten lagunduko dieten gizarte gaitasun asertiboak garatzen sustatzea
- Ikasleek eta familiek hezkuntza prozesu formal eta informalean parte hartzea, beren hezkuntzaren, eskolaren eta ikasketen protagonista izaten lagunduz.
- Partaidetza eta kide izatearen jarrera/gaitasunak areagotzea, ikasleengan nahiz familiengan, eskolari eta hezkuntza komunitateari dagokienez.
Jardunaldian zehar haibat aurkezpen egin dira. Guk agiri horiek pdf formatuan eskaintzen dizkizuegu, horiek ikusi, irakurri eta sakondu nahi duzuen guztiontzat:
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera