Zorionak amama!

15.12.10
Gizartea

Graziana Resano Goñi bizilagun ermuarrak ehun urte beti ditu gaurko egunean. Egun berezi eta handia dela eta familia eta lagunekin ospatu izan du herrian adinekoentzat dugun Abeletxe Erresidentzian dagoen Eguneko Egoitzan. Eguna ospatzeko arrazoirik ez zaizkio falta ez, fisikoki oso guapa dago eta osasuna ere lagun baitu, adina kontutan harturik. Ospakizun horretan Bizkaiko Foru Aldundiak,Udalak eta Nagusilan elkarteak ere bat egin dute familiarekin, eta erakundeon hainbat ordezkari bertan izan da opari batzuk eraman eta banatzeko. Aldunditik – harreman instituzionalen sailetik- Egoitz Iturriotz Agirre eta udalbatzatik Jose Luis Araujo Batzar Nagusietako kide eta zinegotzia izan dira. Grazianari lore-sorta, opari hainbat, gozoki eta jakiak eraman dizkiote. Bertaratutako guztiekin konpartitu dituztenak. Familiakoek, beren maitasunaz gain, zenbait opari ere eman dizkiote etxeko amamari. Grazianak ehun urteko borobila daraman soinean gaurdanik.

Graziana Resano Goñi gaurkoa bezalako egun batean jaio zen Zirauki herrian (Nafarroan). Jaioterria utzi eta 1938. urtean Ermura etorri zen familiarekin. Bost seme-alaben ama da, hamaika iloba ditu eta baita beste 12 biloba ere. Gaur eguerdian aukera izan duten familiako kideak Erresidentzian dagoen Eguneko Zentroan izan dira, amamari egun zoriontsu bat opa eta musu bat emateko, nahiz eta asteburuan etxean eta lasaiago bapo ospatzen jarraituko duten.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera