Erakunde arinak eta proiektuen kudeaketak, Jardunaldietako laugarren egunaren ardatza
Toki-garapeneko jardunaldien laugarren saioak harritu egin gaitu, beste behin. Gaur urrats bat gora egin du, edizioaren mailak. Lobianon izan garenok goiz bizia izan dugu, intentsua. Gauza interesgarriak entzun ditugu, beraien esperientzia profesionala eta bizitzan izandakoa oinarri harturik hitz egin diguten hizlariengandik. Aurkezpen dinamikoak, hezitzaileak oso eta ekimenak garatzen lortutako eskarmentuak ematen duen balioaz kargaturikoak izan dira. Alkateak eguna ireki eta saia aurkeztu du. Sarrera hitz horietan, enpresetan gertatzen ari diren aldaketa nabarmenei errepasoa egin die, horren erantzule kasu askotan IKTak direlarik. Aldaketak erreonka berri garrantzitsuak dakartzate. Horrez gain, ekonomia berriek gurekin produkzioan lehiatzeaz gain, jada, I+D alorrean ere lehiakorrak izan badira. Horregatik, enpresa txikiek zailtasun franko dituzte aldaketei aurre egin eta egokitzeko, eta administrazioek ETEei laguntzeko ahaleginetan gabiltzala azaldu du.
Zeuxa Solutions enpresako koordinadore Josu Ansolak enpresaren barruko aldea erakutsi digu eta horretan lana hiru alorretan oinarritzen dutela azaldu du, bere garrantziaren arabera zerrendaturik: berrikuntza, aholkularitza eta teknologia. Beren proiektuak nahiz kanpoko bezeroenei heltzen dietela esan du. Proiektuak arin kudeatzeko errezetari dagokionez, lau osagai aipatu ditu: pertsonak, bezeroak, emaitzak eta aldaketei emaniko erantzunak. Proiektuak gauzatzeko eta planifikatzeko, karta berezi batzuetaz baliatzen direla esan eta horiek erakutsi ditu. Karta horiei, "Planning Poker" izena jarri diote eta bertaratutako bakoitzari bana eman digute.
Jarraian, Plain Conceptseko Rodrigo Corralek hitz egin digu. Honek esan digunez, bere enpresaren arrakasta softwareko beste enpresek egiten ez dutenari erantzutean datza, besteek atal horri erantzuteko gauza ez direlarik arinak ez izatearren. Proiektuak arin kudeatzeko SCRUM teknologia erabiltzen dutela esan, eta hori azaldu du. Metodologia horri esker, proiektuen planifikazioa epe motzean lantzen da, proiektua hasi aurretik plangintza osoa behin bakarrik egin ordez, horrek plangintza bete ez izatera baitaramatza gehienetan.
Ondoren, GBE-NER Elkarteko Juan Jesus Anduagak pertsonengan oinarrituriko proiejtuei buruz hitz egin digu. Azalpena ez da zentratu proiektuak kudeatzeko ereduan, proiektuok kudeatzeko estiloan baizik. Askotan, enpresetan nagusiari begira lan egiten dugula esan du, bezeroari begira eta bere beharretara lanik egin gabe. Enpresa bere proiektu gisa aurkeztu du, enpresaren ohiko kontzeptua estatikoa baita, dinamikoa izan ordez. Proiektuak kudeatzeko ikuspuntu horren bidez, zuzendariek langileengan boterea usten saiatzen dela esan du, azken horiek autoritatean irabazteko.
Goizari amaiera eman dio, SPRI erakundeko Josu Okarizek, zeinak COMPITE planaren xehetasunak aurkeztu dizkigun. Planak bi ardatz dituela esan du, batetik, ekonomia sustatzeko toki-agentzien ingurunea garatzea eta, bestetik, enpresen lehiakortasuna erraztea. Okarizek, COMPITE eta ALDATU programen ezberdintasunak azaldu ditu, bigarrenak betetzen ez dituen beharrak asetzera baitator COMPITE izenekoak.
Otorduaren ondoren, tailer dinamikoa gauzatu dute ‘Ekilia’ enpresako sortzaile eta hezitzaile diren Arrate Iraolagoitia eta Judith Castillo eibartarrek “pertsonen kudeaketa erakunde arinetan” titulupean, hain zuzen ere. Jarduera praktikoagoa izan da.
Txostenak
- Josu Ansola: Coordinador General de Zeuxa Solutions
- Rodrigo Corral: Plain Concepts
- Juan Jesús Anduaga: Coordinador GBE-NER Elkartea
- Josu Ocáriz: Responsable Dpto. Transformación Empresarial de la SPRI
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena