Toki-garapeneko alorrak etxeko lanaren inguruko aholkularitza zerbitzua ezagutarazi eta hedatu nahi du

10.07.12
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko alorrak urteko lehen hiruhilabetekotik aholkularitza zerbitzu espezifikoa egiten du, hala etxeko langileentzat Nola horiek enplegatzen dituzten pertsonentzat. Zerbitzuaren xedea kolektibo horren egoera erregularizatzen laguntzea da, legerian -1620/2011 Errege dekretuan- xedatutakoari jarraiki. Aipatu legean ezartzen denez etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean integratu behar baitira. Araudi berriak eskubide gehiago eta hobeak aitortzen dizkio kolektiboari , ahal den kasurik gehienetan Langileon Estatutua aplikagarria izanik, mota horretako kontratazioetan egonkortasun eta gardentasun gehiago sartuz.

Aipatu Errege Dekretuan alderdien arteko kontratu eta harremanak erregularizatzeko sei hilabete - ezartzen zituen. Nolanahi ere, araudia korapilatsua suertatzen da langile nahiz enplegatzaileentzat eta, horregatik, aurreko kontratuen egoerak erregularizatzeko eta berriak egiteko arreta espezifikoa eskatzen beharrezkoa izanen ari da. Orain gutxi alorrak biorriko bat prestatu eta kaleratu du, zerbitzuaren berri lau haizetera zabaltzeko asmoz.

Gai eta kontratu hauen inguruan edozer galdetu nahi duen pertsonak aldez aurreko zita eska dezake Toki-garapeneko alorrean; bertako 943 179151 telefonora deituz edo Bizkaia Etorbidean dagoen Torreta Etxea eraikineko bulegora joanez, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara arteko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik