Herrian kaleratzerik ez gauzatzeko konpromisoa lortu du, porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familientzako plan integralak

07.02.13
Gizartea

Porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei arreta emateko plan integrala aurrera eginen eta fruituak ematen jarraitzen du. Fruituen artean aipatzekoa da gure herrian bulegoak dituzten banketxeak utzarazpen edo kaleratzerik ez exekutatzeko agertu duten konpromisoa. Horren berri eman zuen herriko alkate Carlos Totorikak, krisialdi luzearen eraginez eta, batez ere, langabezian geratzearen ondorioz ia ia porrot ekonomikoa izaterainoko arriskua duten familiei laguntzea helburu duen Kontseiluaren azken bileran.

Gure herrian lan egiten eta bulegoak dituzten entitateetako ordezkariek adierazi dutenez ‘ez dute etxebizitzak enkantera jartzeko asmorik’. Etxebizitzen hipotekak sinatuta dituzten eta kuotak ordaintzeko zailtasunetan dauden pertsonak Udaletxera laguntza bila joan daitezen bideratuko dituztenaren konpromisoa gain hartu dutelarik. Udala kaleratuak izan edo arrisku hori duten famili eta pertsonei laguntza eta aholkularitza emateko erabakia du, defendatu eta egoera horri konponbiderik onena eman diezaioten.

Aipatu Kontseiluaren azken bileran urtarrilera arte planaren barne egindako jarduerak eta jasandako ibilbidea eman zen, planean zehatutako hamar helburuei jarraiki. Ibilbidearen berri ematen duen txostena uzten dizuegu jarraian, pdf formatuan.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu