Ongarai auzoan aldaketak izango zirkulazioan eta aparkaleku kopuruan

10.06.13
Hiritarren Segurtasuna

Beste urte betez, Ermuko ikastetxeetako ikasleek biziki parte hartu dute Eskolako Agenda 21 ekimenean. Programak ikastetxe partaideen barruan eta horien inguruan garapena iraungarria izan dadin hezkuntza suspertzea helburu duen, ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak sortuz eta herritar parte-hartzaileak izaten erakutsiz. Eskolan eta udalerrian dauden gizarte- eta ingurumen-arazoak zein diren ezagutuzu ditzaten, eta horiek hobetzeko aukera-proposamenak adostu eta gauzatzeko xedez. Azken finean ikastetxea ingurumenaren eta gizartearen aldeko jardunbide egokien eredu bilakatzeko.

Iraungarritasun eta jasangarritasunarekin zerikusia duen gai bat lantzen dute urtero, eta aurten mugikortasunaren gaia landu dute bigarren urtez.

Xede horrekin Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, eta Lanbide Heziketako ikasleek aurreko astean –ekainaren 6- egindako pleno txikian parte hartu zuten eta, beste hainbat gairen artean, Ongaraiko Eskola Bidearen segurtasuna areagotzeko asmoz Gure Etxea eraikinetik Betiondora tartea norabide eta zentzu bakarrekoa izatea proposatu zuten, ikastetxeetako sartu eta irteerak are seguruago izan zutezen.

Horren ondorioz, proposamena ontzat eman zenez, hirigunera jaitsi nahi dutenez Betiondo-Monte Hermoso edo Vialbe-Okinzuri adarrak erabili beharko dituzte hemendik aurrera. Aldaketa horrekin, tarte horretan 15 aparkaleku gehiago lortuko dira, orain arte izan diren 19tik 34ra gehiagotuz.

Udaltzaingoak proposamena bere egin du eta gaur bertan aldaketa egiteko lanean jarri da. Udal lantaldeko lankideek seinale berriak jartzen jardun dute gaur goizean. Horren ondorioz, Betiondo-Ongaraitik doazen gidariek ezin izango dute jada, eskumatara hartu eta aldapa jaitsi, hirigunera joateko. Eta Vialbe-Okinzuritik igotzen direnek ezini zango dira maldan behera jaitsi, debekatua dagoenaren seinaleak aurkituko baitituzte aurrez-aurre.

Ikasturteari amaiera eman ondoren, uztaila eta abuztuan ibilgailuek aparkatzeko marrak pintatuko ditugu. Banaketa berriarekin 15 aparkaleku gehiago izango dituzte auzoko bizilagunek. Lanak, ikasturte amaierarako eta udarako utziko dira, pintatzeko eguraldi on eta sikua behar izaten delako.

Aparkalekuko eta bideko marka berriak pintatzen direla aprobetxatuz, kale tarte horretan dauden zebra bideak berritu egingo dira, birpintatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko