Interneti eta telefonoari mamia ateratzen zergatik ez dugu guk ikasiko?

31.10.14
Gizartea

Globalizazioa errealitate dugu egun. Ia guztia Interneten dago; distantziaz eta denboraz izan dugun pertzepzioa aldatu egin da. Muga fisikorik, jada, ez dago. Eskuragarritasun gero eta handiagoa dugu eta guk uste baino gauza askoz gehiago egiteko gauza gara. Uko egin behar al dugu, zergatik? Hobe saiatu eta probatzea. Adina eragozpena al da? Ez luke izan beharko, inolaz ere. Erabakitasunez eta borondatez edozein hesi gainditu dezakegu, askotan buruan izaten baititu hesi, muga edo beldurrak. Testuinguru horren baitan udal honek programa espezifikoa eta esperientzia hezitzaile oso praktikoak eta 60tik 75 urtera bitarteko adinekoentzat pedagogikoki egokituak antolatu ditu. Horiek azaroan zehar gauzatuko dira eta doan izango parte hartzaileentzat.

Teknologi berrietara hurbiltzeko eta horiek ezagutzeko ekimena bi moduluko sei ordutan aurreikusita dago. Horietako bakoitza hiru egunetan mamituko delarik azaroan zehar, egunean bi orduko saioetan. Talde txikiak eratuko dira eta plaza kopurua mugatua dago. Lehenengo moduluan Internet zer da azalduko, eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango eta horrekin praktikatuko da. Eta baita ere, post elektronikoa zer den, nola erabili eta kontu elektronikoa sortu eta horri etekina ateratzeko praktikak egingo. Testuinguru hori ezagutu eta finkatu ondoren, bigarren modulura pasa ahal izango da askok etxean ditugun tableta elektronikoak eta telefono aurreratuak –smartphone izenaz ezagutzen ditugunak- eta pertsona adinduen eguneroko bizitzan interesgarri izan daitezkeen hainbat aplikazio ikusi. Hori guztia, modu erraz, entretenigarri, didaktiko eta oso praktikoan, teknologiak eskura jartzen dizkigun abantaila eta aukerei uko egiterik ez dugulako nahi gutariko inork. Edadeko pertsonen ez dute uko egin beharrik familia kideekin –seme-alaba edo ilobekin- bideokonferentzia mantentzera elkar ikusiaz hitz eginez; mezua bidali eta jasotzera; erreserba egitera; tren edo autobus txartela erostera, eta beren independentzia orain nahiz etorkizunean mantentzera.

Interesdunek modulu bakarrean edo bietan izena emateko aukera izango dute, eta goizez (10:00etatik 12:00etara) edo arratsaldez (15:00etatik 17:00etara) gauzatu ahal izango trebakuntza saioak. Horiek Izarra Centren egingo dira, hain zuzen ere 4. solairuko aretoetan. Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero 943 17 90 10 telefonora (1480 luzapenera) deitu edo Gizarte zerbitzuetara jo beharko da.

Ermuak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin elkarlanean, giza- osasun plan bati ekin dio, zerbitzuen zentrala (“Service Center”) deritzana izango duen deituriko proiektu-pilotu aurreikusten du. Proiektu horren barne norbere etxean jaso daitezkeen aplikazio egokitu, espezifikoak eta arreta-formula berriak garatzea aurreikusten duelarik. Hori danari, teknologia berrietan oinarriturik egongo delarik Ermuan dugun zuntz-optikoko udal sareari esker eta horren bidez.

Ekimena jabekuntza aukera oso zehatz eta denbora mugaturako izango da, 60 urtetik 75 adinera bitarteko ermuarrentzat, horiek eskutitz bana jaso izan dutelarik beren etxean guzti honen berri emanez. Ekimena KZgunean dituen helburu eta zerbitzuekiko ezberdina da oso eta, erabiltzaile zehatzengana jotzen baitu, haren osagarri izateaz gain.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan