Una expresión inclusiva y acorde con la realidad para avanzar en igualdad
Gizakia hominidoen familiako espeziea da. Gizakiok adimen gaitasunak ditugu, zeinei esker asmatu, ikasi eta komunikatu egiten garen, egitura linguistiko konplexuez baliaturik. Pertsonak animalia sozialak gara, kontzeptu zehatz nahiz abstraktuak pentsatu, ikasi, transmititzeko eta komunikatzeko ahalmena dugunak. Gure lengoaia gure pentsamendu eta baloreen adierazpide eta isla da. Lengoaiaz eta hizkuntzaz inguruko errealitatea irudikatzen dugu eta baita bizi dugu munduko aspektu eta kontzeptuak ere. Horregatik hain zuzen ere gizartea eratzen dugun guztiontzat garrantzitsu oso da hizkuntza hori errespetuz eta orekaz erabiltzea.
Ahozkoan zein idatziz koan hizkuntzaren erabilera sexistak ditugu gurean (lagunarteko elkarrizketetan eta baita dokumentu ofizialetan ere), emakume eta gizonen arteko harreman asimetrikoak transmititu eta sendotzen dituztenak, hau da, ezberdintasuna azken batean. Hizkuntza berez eta izaeraz ez da ez sexista ezta arrazista ere, baina bada hizkuntza bidezko sexismoa egiten dugun erabileraren arabera. Zakarra zein leuna izan daiteke, baina badago zuzentzerik. Lehenengo antzematen ikasi behar da, eta gero forma barneratzaileak, inor diskriminatzen ez dutenak, erabiltzeko ohitura hartu.
“Pentsamenduari forma emateko hizkuntzaz eta hitzaz baliatzen gara, izen gabeko gauzak ez direlarik existitzen”
Udaleko Aukera Berdintasun Sailak 2016ko egutegia argitaratu du, zeinak deskribututakoa irauli eta gainditzeko helburua duen. Mahai gaineko egutegi horrek bere hamabi orrietan –hileko bat- erroturik ditugun adierazpen eta erabilera hainbat jasotzen ditu, interes apur bat ipiniz gero hobetu ditzakegunak orekatu nahiz barnekoiagoak izan daitezen. Hobetu ditzakegun gazteleraz nahiz euskarazko hainbat erabilera jaso dira, hobeto adierazteko proposamenak ere eskainiaz. Egutegiaren 400 ale argitaratu dira, horiek herriko talde eta elkarteen artean zabalduko direlarik.
Aurkezpen orrian honako esaldia dugu: “Pentsamenduari hitzaren bidez ematen diogula forma ez dugu ahaztu behar, eta izena duten gauzak besterik existitzen ez direla”. Hori Mari Ángeles Calerorena izanik, jarraian ondokoa adierazten delarik: “Seguruenik, gizonei zein emakumeei aipamena egiteko modu generikoa maskulinoa dela erakutsiko zizuten, baina hori emakumeak ezkutatzeko modu bat da, sexismoa sendotu egiten duena. Zorionez, hitzak ditugu guzti guztia aipatzeko eta hizkuntzak bere bilakaera du, aldatu egin daiteke. Eguneroko zalantza batzuk argitzen lagunduko dizuten adibide batzuk emango dizkizugu zure hizkera eta idazkeraren erabi-lera sexistak zuzendu ahal izateko. Hasieran kosta egingo zaizu, edozein aldaketa bezala, baina sexismoa zure hizkuntzatik ezabatuko duzu, errealitatea den bezala izendatzeko ohiturak finkatuz, ongi esandakoa, erraza baita ongi ulertzen”.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan