Sagarra Gastro Pub, Ermuko Kazuelita Lehiaketako irabazle

14.03.16
Gizartea

Astebetez zapore ezberdinak dastatu ostean, epaimahaiak erabaki du Sagarra Gastro Pub dela aurtengo Kazuelita Lehiaketako garailea.

Lobiano Gastronomi Elkarteak antolatzen duen lehiaketaren VI. edizioa izan da aurtengoa, eta guztira 25 taberna eta jatetxek hartu dute parte. Guztien artean, proposamen tradizionalak nahiz plater berritzaileak aurkeztu dituzte.

Sagarra Gastro Pubek sortu du aurtengo garailea, “Itsas-lur” izenekoa, eta kardua, ‘polvo de hadas’ eta urdaiazpiko iberikoa uztartzen ditu.

Urkaregi jatetxea bigarren postuan sailkatu da “Urkaregi” kazuelitarekin. Bertan, txitxirioak, bakailaoa eta azalorea batu dituzte.

Elgoibarko Belaustegi jatetxeko Josu Muguerzak eta Ady Henriquezek, Durangoko Kobika jatetxeko Koldobika Cortabitartek eta Zestoako Bainuetxeko jatetxeko Javier Peñak osatu dute epaimahaia.

Lobiano Gastronomia Elkarteko kideek eskerrak eman dizkiete parte hartu duten taberna eta jatetxe guztiei, eta aste osoan zehar, eguraldi txarra izan arren, kazuelitak probatzera kalera irten diren pertsona guztiei.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude