Bizkaian langabetu daudenentzat formazio eskaintza berri eta zabala

06.03.17
Ekonomi Sustapena

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko udalak batera eskaintzen dutena

Espezialitateak hiru dira: merkataritza saltokietarako gaitasun teknikoak”, “hotzeko estanpazioa” eta “enplegurako gaitasunak

Ermuko Udalak, Toki Garapeneko Alorraren bidez, izen-ematea eta espezializazio-ikastaro berri baten hasiera iragarri dute, zeina Foru Aldundiak finantzatuko duen. “Lan Berri. Laneratzeko zailtasun handiak dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko Dekretua”ren baitan. Ikastaroa Hotzeko Estanpazioa da, 337 ordu izango eta martxoaren 20an hasiko eta ekainaren 30ean amaituko da. Ikastaroak bi zati berezitu izango ditu; lehena teorikoa Ermuko Izarra Centre eraikinean emango dena, bigarrena praktikoa Boroa-Zornotzako AIC-Automotive Intelligence Centerren.

Trebakuntza hau 45 urtetik gorako langabeek, iraupen luzeko langabeek* (kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago ez dutela lanik egin egiaztatzen dutenak) edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeek** (guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute 3 hilabete daramatzatela gutxienez lanik gabe) egin ahal izango dute. Argibide gehiagorako, ikus beheko aldean uzten dugun pdf formatuko agiria.

45 urtetik gorakoentzat nahiz 30 urtera bitartekoentzat proposamenak daude

Halaber, esparru horretan bertan, BFAk “Gazteen enplegagarritasunaren sustapena” programa eskaintzen du. Ermuko Udaleko Toki Garapeneko Alorretik “Merkataritza saltokietako gaitasun teknikoak” espezialitatea eskainiko da, Lehen Hezkuntza amaitu gabe edota DBH, batxilergoa edota lanbide heziketako ziurtagiria duten 30 urtera arteko langabeentzat.

Aipaturiko bi ikastaroak 337 ordukoak izango dira. Trebakuntza horren onuradunak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta eta enpleguko zerbitzu publikoan inskribatuta egongo dira ***.

Programa honen baitan honako arloetako trebakuntza ere eskainiko da: elkarrizketarako gaitasunak, IKTak eta enplegu-bilaketa, Elevator Pitch eta proiektuen kudeaketa 31 urtera arteko gazte langabeentzat, eta Hobetu zure komunikazioa, IKTak eta enplegu-bilaketa, teknologiaren hastapenak eta gaitasun digitalak 45 urtetik gorako langabeentzat edo bazterkeria-arriskuan dauden langabeentzat.

Trebakuntza doan izango da eta nahi duenak Torretan Etxean eman beharko du izena 9:00etatik 14:00etara, kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla agiri bidez frogatuz. Telefonoa 943179151 da eta helbide elektronikoa: dl@udalermua.net. Izena emateko azken eguna martxoaren 21a izango da.

Oharrak:
*Dekretu honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabea da kontratua egin aurreko 13 hilabeteetan hilabete baino gehiago lan egin ez duela egiaztatzen duena.

**Dekretu honen ondorioetarako, honako hauek dira bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak:

  • a) Gutxienez %33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsoriala aitortuta duten pertsonak.
  • b) Buruko eta/edo zentzumenen gaixotasuna duten pertsonak (mediku-txostenaren bidez justifikatu behar da).
  • c) Guraso bakarreko familiako aita edo ama, baldin eta egiaztatzen badute hiru hilabete daramatela gutxienez lanik gabe.

Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira ordaindutako jarduerarik egiten ez duen ondorengoren bat edo batzuk beren kargu dituzten pertsonak.

  • a) Honako bi arau hauetarikoren batean ezartzen diren laguntzen onuradunak: 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituena.
  • d) Toxikomano izandako pertsonak (alkoholiko eta drogazale izandakoak). Dekretu honetako laguntzak jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dira pertsona bat toxikomano ohitzat jo ahal izateko: talde terapeutiko egokiaren ustetan, desintoxikazio-fasea eta mendekotasuna kentzeko fasea gainditzea, eta etengabeko tratamenduan 6 hilabete eman eta gero, lanaren bidez gizarteratzeko programa batean egotea komenigarritzat jotzea.
  • b) Genero-indarkeriaren biktimak; biktima-izaera egiaztatzeko, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoan xedatutakoari jarraitu beharko zaio.
  • e) Preso-ohiak. Langabeak EAEko edo estatu mailako enplegu zerbitzu publiko batean egongo dira inskribatuta, Europar Batasunaren esparruan, eta, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.

***Pertsona guztiak Europar Batasunaren esparruan autonomi erkidegoko edo estatuko enpleguko zerbitzu publikoan izena emanda eta Bizkaian erroldatuta egon beharko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena