Sagarra GastroPub garaile Ermuko Pintxo Lehiaketan

20.06.18
Gizartea

Estreinako aldiz aurkeztu den London tabernak irabazi du udal webgunearen bitartez egindako herri bozketa estua

Amaitu da Ermuko Jardunaldi Gastronomikoen XVIII. edizioa, eta jada baditugu herriko ostalarien Pintxo Lehiaketaren emaitzak. Bigarren urtez jarraian, Sagarra GastroPub izan da lehiaketako irabazlea, I ju laia pintxoari esker.

Elgoibarko Belaustegi jatetxeko Josu Mugerzak, Durangoko Kobika jatetxeko Koldobika Kortabitartek, Ondojan aldizkariari esker Euskal Gastronomi saria jaso duen Josema Azpeitiak, ltziarko Salegi jatetxeko Maribi Altzibarrek eta antolatzaileen arteko kide batek osatu dute lehiaketako epaimahaia, eta parte hartu duten 26 establezimenduetako pintxoak dastatu dituzte astean zehar. Horrela, Sagarra GastroPubek sortutako ur gaztaina, atun gorria eta lumagorri oilaskoa uztartzen dituen platera hautatu dute garaile gisa.

Lehiaketako bigarren saria Giroa Tabernak eskuratu du, Giroatartar pintxoari esker; txahal azpizunez, aguakatez eta tomatez osatutako mokadua. Podiuma ixteko, Mendiola jatetxea sailkatu da hirugarren lekuan, Quack! ahatez, eztiz eta laranjaz osatutako pintxoarekin.

Bestalde, aurreko edizioetan egin bezala, epaimahaiaren botoaz gain herri bozketa egin da udal webgunearen bitartez. Horrela, herritarrek London taberna hautatu dute garaile gisa. Establezimendu horrek lehiaketan parte hartzen duen lehen aldia da, eta bere Solomillo de la finca karamelizatutako tipulaz etea onddo kremaz apaindutako azpizunak erregistratutako 90 botoetatik 17 eskuratu ditu. Bigarren lekuan sailkatu da Kiska Mojito Club 16 botorekin, eta hirugarren, aldiz, Frankfurt, 15 botorekin.

Lobiano Gastronomia Elkarteak euren parte-hartzea eskertu nahi izan die establezimenduei, baita herritarrei ere, Ermuko kaleak bete eta jada adinez nagusi den lehiaketa horretan parte hartzen jarraitzeagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean