Energiarako Gizarte-Bonua, zailtasun ekonomikoak dituzten familientzat

03.10.18
Gizartea

Energia-hornidura zerbitzua eskuratzea ezinbestekoa da beharrizanik berebizikoenei erantzungo dien bizitza duina eduki ahal izateko. Hori horrela, dagoeneko badira neurriak pertsona kaltetuenen egoera larria arintzeko; horien artean dugu Energiarako Gizarte-Bonua.

Kontsumobidek jakinarazi duenez, Gizarte-Bonua ohiko etxebizitzako elektrizitatearen fakturari egiten zaion deskontua da. Araudian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek eskuratu dezakete Bonua.

Gizarte-Bonua eskuratu ahal izateko, interesdun pertsonak inprimaki normalizatu bete eta nahitaezko dokumentazioarekin batera igorri beharko dio bere erreferentziako konpainiari. Inprimakia konpainiaren webgunean edota bulegoetan eskuratu ahalko da.

Gizarte-Bonuaren aplikazioa dela eta desadostasunik badago edo konpainiak bonuari uko egiten badio, titularrak erreklamazioa aurkeztu ahalko du Kontsumobiden edo bestelako kontsumo erakundeetan.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu triptiko hau.

Kontsumobidera (945 06 21 40 edo kontsumobide@kontsumobide.eus) edo Ermuko Gizarte Zerbitzuetara ere jo dezakezu informazio gehiago nahi izanez gero.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu