Udal Gizarte Zerbitzuek arreta osasun-krisira egokitu dute eta zure esanetara dituzu
Gizarte Ongizatea eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak birzi dugun ezohiko osasun, ekonomi, lan eta gizarte krisi egoerara egokitzen ahalegindu eta nabarmendu den arloa da, beharrei erantzuna ematen jarraitzen dutelarik barne-protokolo batean oinarrituta. Horrela, eta Foru Aldundian finkatutako irizpidearekin bat etorriz, bere zerbitzu gehienei eutsi diete.
Udal langileok uztartzen ari dira etxetik lan egitea eta bertan egotea, nahiz mugak batzuk eduki
- Aurrez aurreko arretaren ordez, telefono bidezkoa eta telematikoa egiten ari.
- Arreta ordutegiak luzatu egingo dituzte.
- Herritarrei dei egin digute pertsona ahulen egoerak hautematen lagun diezaiegun.
Martxoaren 17tik, Udaleko Gizarte Zerbitzuek telefono, posta elektroniko eta bideo deien bidez erantzuten dihardue hitzorduei. Zerbitzuek prestazioak izapidetzeko, mendekotasun egoerari aurre egiteko, gizarte-bazterkeriari aurrea hartzeko eta familien ongizateari arreta eskaintzeko ohiko jarduerari eutsi diote.
Ordutegi erregularra, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara da, ohi bezala, eta indartzeko neurri gisa, egoera bereziei erantzungo zaie, 15:00etatik 20:00etara, hurrengo egunera arte itxaron ezin duten eta euskal osasun-sistemaren prestazioetan sartuta ez dauden hainbat alderdiri lotuta dauden egoera berezie kasuei erantzuteko; hala nola bakardadeari, norberaren kezkari edo orientazio-premiari. Taldeko kideek txandak eta erretenak ezarri dituzte.
Harremanetarako bideak: telefonoa eta posta elektronikoa
Gizarte zerbitzuekin harremanetan jartzeko, herritarrek 943 17 91 61 - 943 17 91 62 telefono zenbakira deitu ahal izango dugu, edo sociales@udalemua.net e-posta helbidera idatzi.
Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-larrialdietako koordinazio-telefonora 94 402 50 50 zenbakira ere dei daiteke, eguneko 24 ordutan erantzuten duena, urteko 365 egunetan.
Estatuan ezarritakoari jarraituz, borondatezko lankidetza eskaini nahi duen edozein pertsonak eta kolektibok gizarte-zerbitzu horietara jo beharko du, Gurutze Gorria GKEari elkartasuna helarazi eta bideratu ahal izateko.
Guztion ardura da zerbitzuak zentzuz erabiltzea
Gizarte-zerbitzuek dei egiten digute biztanleoi gizarte-ingurunearen premiei adi egon gaitezen eta zerbitzu horiei laguntzeko edo arreta gomendatzen duten egoerak hautemateko aukera izan dezagun.
Herritarroi eskatzen zaigu zerbitzuok zentzuz erabiltzea osasun-alerta honek irauten duen bitartean erabilgarri egongo direnak, Ermuko herritar guztien ongizatea bermatzeko.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du