Kiroldegia eta Aritzmendiko kirol gunea zabalik gaurtik aurrera

24.08.21
Kirolak

Miguel Angel Blanco udal kiroldegia eta Aritzmendi kirolgunea (frontoia eta padel pistak) gaurtik, abuztuak 24tik, Aurrera berrirekita izango ditugu. Gaurtik abuztuaren 31ra arte, ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; eta abuztuaren 29an, igandea, itxita izango delarik. Isntalazioa zabaltzearekin batera barruko igerilekua, spa gunea, sauna eta lurrun bainua, fitness eta doako gimnasioak, squash pista, aerobiko eta kardio aretoa edo areto barruko txirrindularitza gunea erabiltzeko aukera izango dugu.

Bestalde, Betiondo kirolguneari dagokionez, irailaren 1ean (asteazkena) irekiko ditu ateak berriz, ohiko ordutegian. Bertan, kirol anitzeko pista, rokodromoa, kanpoko atletismo-pista eta futbol-zelaia izango ditugu eskura, baita jauzien, hesien eta barne-entrenamenduaren eremua ere.

Irailerako kirol eskaintza

Kirol Sailak eskaintza integral zabala antolatu du denboraldi berrirako. Irailetik aurrera, kirol-jarduera sorta zabala eskainiko da herrian, unean uneko espezialitate eta joera eskatuenekin, goizetik gauera bitarteko ordutegian.

Pertsona helduentzako proposamenak 20 espezialitate biltzen ditu, edozeinen gustuak asetzeko modukoak: total body training, yoga, zumba, pilates, fitness, ziklo indoor, aerobic, aquagym eta igeriketa, esaterako. Proposamen katalogoan haurrentzako jarduerak ere sartzen dira, hala nola, patinaje, dantza eta igeriketa ikastaroekin. 

Helduentzako ikastaroak irailaren 1ean hasiko dira, eta haurrei zuzendutakoak, aldiz, urritik aurrera, eskolako ordutegi osoarekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira