Ermua Kirolak krosstrain gune zabaldu berri du Betiondon

23.09.22
Kirolak

Ermua Kirolak-ek bere instalazioetan egin ditzakegun kirol eskaintza eta espezialitateak zabaldu ditu ikasturte berri honetan. Udazken honetatik aurrera, "Crosstrain" izeneko jarduera eskaintzen du atondu berri duen areto batean, Ongarai auzoko Betiondo kirol-gunean. Erresistentzia lantzeko berariazko ekipamendua duen espazio bat, hainbat ariketa fisikotan erabili beharreko askotariko materialaren bidez.

Espezialitatean hainbat gaitasun eta trebetasun lantzen dira, hala nola erresistentzia kardiobaskularra eta arnasketakoa, erresistentzia muskularra, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, arintasuna, psikomotrizitatea, oreka eta zehaztasuna. Jarduerak monitore espezifiko bat du, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Animazioko Goi Mailako Teknikaria, astelehenetik ostegunera bitarteko saioak zuzentzen eta koordinatzen dituena, ordutegien eta taldeen tarte zabal batean, hasieran arratsaldeetan, benetako eskaria zehaztu arte.

Instalazioa aste honetan ireki da eta astelehenetik aurrera, egunean bi saio eskainiko dira astelehenetik ostegunera. Jardueraren prezioa abonatuentzat 16,30 eurokoa da, eta abonatuak ez direnentzat 25,25 eurokoa. Probatu konpromisorik gabe!

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira