Jolaserako txoko dibertigarriak Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

25.11.24
Imagen
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
Ostiral honetan, azaroaren 29an, 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan edo, euria eginez gero, Merkatu plazan

Ermua Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sarea osatzen duten ia 500 udalerrietako bat da, eta horregatik, 2017tik, urtero bat egiten du Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunarekin. Azaroaren 30a da Sareak ezarritako egun ofiziala, baina Ermuko Udalak eta Ermua Hiri Hezitzailea udal proiektuak jarduera dibertigarriz osatutako jardunaldia antolatu dute ostiral honetarako, hilak 29, arratsaldean, herritar askok bisitatu ohi duten Eibarko San Andres azokarekin bat ez egiteko.

Orbe Kardinala plazan haurrentzako eta familientzako zazpi tailer antolatu dira, 17:00etatik 19:00etara. Hauek dira espazioak:

  • Mundua jango dugu sukaldaritza tailerra
  • Zaintzen zaitut, zaintzen nauzu maskoten tailerra
  • Dena entzuten da eskulan musikalak
  • Dibertxokoa ibilgailu ekologikoekin
  • Nire neurrira eraikitzen eraikuntza jokoak
  • Eskuak lurrean lorezaintza tailerra
  • Aurpegi eta azkazal margoketa eta maskarak, Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutuko ile-apainketa eta estetika moduluko ikasleen eskutik

Euria egiten badu, jarduera horiek guztiak Merkatu Plazara eramango dira.

Programa osoa lerro hauen azpian erantsitako dokumentuan kontsulta dezakezue.

Hiri hezitzaileak eta gizarte-eraldaketa

Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunaren 2024. edizioaren leloa Hiri Hezitzailea ikaskuntzen, herritarren eta eraldaketa sozialaren laborategi gisa da. Sareak nabarmendu nahi du hiria bera ikaskuntza-gela handi bat eta esperimentazio-, bizipen- eta ezagutza-laborategi bat dela. Ikasgela horrek kaleak, plazak, parkeak eta hezkuntza-, kultura- eta kirol-ekipamenduak ditu, giza harremanak ehuntzen diren eta pertsonen, kulturen eta belaunaldien aniztasunetik ikas dezakegun topaguneak diren aldetik, bakoitza bere berezitasunekin, baina espazio berean presente daudenak.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
25.06.25
Ermuko Udalak II. Haur eta Nerabeen Tokiko Plana onartu du

Sei helburu orokor eta 30 ekintza zehatz jasotzen ditu dokumentuak 2025-2028 epealdirako
Imagen
17.06.25
'Ermua, Hiri Lagunkoia’ taldeak eta LHko ikasleek espazio publikoetako bizikidetzari buruzko gogoeta egin dute

Belaunaldien arteko tailerren bidez gatazkak saihesteko formulak landu dituzte