Txarangen Batzordeak gaur itxiko ditu "Santixauetako" jokoak eta jarduerak

12.07.23
Imagen
Cartel infornativo de los premios
Kultura eta Gazteria
Azken bilera egingo du Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan, arratsaldeko zazpietatik aurrera

Txarangen Batzordeak bere azken bilera egingo du gaur -uztailak 12- 2023ko Santixauetako jarduerak antolatu eta koordinatzeko. Saioa Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Batzordeak foro horretan parte hartzeko deia berretsi du, edizio honetako jokoak eta jarduerak zehazteko. Ekainaren 29ko bileraren ostean, hamar txarangak aste honetan bertan hasiko diren joko eta probetan parte hartuko dutela baieztatu dute. Taldeak partaidetza suspertu egin nahi du pandemiaren ostean nabarmen jaitsi baitzen. Joan den urtean playback lehiaketa bertan behera geratu zen, talde gutxi batzuek bakarrik erakutsi zutelako parte hartzeko interesa, eskatutako gutxienekora iritsi gabe.

2023rako pizgarriak eta berrikuntzak

Aurten, joera hori iraultzeko pizgarriak eta berrikuntzak ezarri dituzte. Horrela, playbacka irekia izango da, txarangentzat ez ezik, beste talde batzuek ere parte hartu ahal izango dute, nahiz eta gainerako jokoetan parte hartu ez. Sariak 500 €-koak izango dira sailkatutako lehen taldearentzat, 250 €-koak bigarrenarentzat eta 150 €-koak hirugarrenarentzat. Gutxieneko parte-hartzea 8 edo 9 taldetan finkatu da, eta argitalpena nola ateratzen den kontuan hartuta, haren jarraipena edo etetea baloratuko da.

Era berean, Batzordeak programatutako jardueren sariak handiagoak izango dira, 50 euro gehitu baitira. Horrela, jokoen sailkapen orokorrean, txaranga irabazleak 400 €ko txartela jasoko du bertako establezimenduren batean afaltzeko, eta beste 350 €eskudirutan. Bigarren sailkatuak 275 €ko txartela jasoko du afarietarako eta beste 150 €eskudirutan. Azkenik, hirugarren sailkatuak 175 euroko balea jasoko du, eta beste 100 euro eskudirutan.

Jokoei dagokienez, aurten artaburuen proba kendu da, eta horren ordez "pringuea" mderitzana jokatuko da, merengea erabiliz. Horrek ikusgarritasuna eta kolorea ematen baitio. Batzordeak dagoeneko prestatu eta salgai jarri ditu kudeatzen dituen ohiko zapi gorriak. Zapi horiek Sonia García Fuentesen, aurtengo kartel lehiaketako irabazlearen, irudia daramate inprimatuta. Musuzapiak saltzeagatik bildutako dirua "Marcan Huella" GKEri emango zaio.

2019. eta 2022. Urteetan bildutako dirua aldiz, SLC6A1Spain Elkarteari emango zaio, Entzefalopatia Epileptikoak eta geneari lotutako Garapenaren Senitartekoen eta Kaltetuen taldeari.

Txarangen Batzordea bilera horien berri ematen ari da, eta aurreikusitako jardueraren berri ematen sare sozialen bidez, eta, zehazki, Facebookeko profilaren, Instagrameko kontuaren eta WhatsAppeko 604 985 938 zenbakiko taldearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude