Imagen
Berriak
Listado de noticias
Imagen

10.03.23
Martxoaren 13tik 19rako astean Ermuak Kazolatxo Lehiaketaren XI. edizioa biziko du. Zortzi establezimenduk hartuko dute parte ekimenean: Sagarra, Giroa, El Rincón, Amatxi, Mendiola, Kixka, Zutabe eta Urkaregi.
Imagen

09.03.23
Jesusen Santa Mariana ordenako erlijiosoak Ermura etorriko dira gure udalak parte hartzen duen nazioarteko lankidetza proiektuaren berri ematera. Ikastetxeak bisitatuko dituzte, alkateak harrera egingo die eta hitzaldi-solasaldi batean parte hartuko dute.
Imagen

08.03.23
Bizkaiko eskubaloi selekzioko kadete eta jubenil mailako taldeek Ermuan entrenatuko dute martxoaren 12ko igandean eta, aldiz, euskadiko taldeek martxoaren 19an. Asteburu honetako eta Bizkaian aukeratutako kadeteen entrenatzailea Ariana Gayoso Reina ermuarra da eta gazteena Asier Otegi Alvaréz.
Imagen

27.02.23
Herriko hainbat dendek Aukera Azokari hasiera emango diote gaur, bukatzear dugun neguko azken produktuak eskaintzeko. Azoka martxoaren 4ko larunbatera arte mantenduko da. Merkeladiko eta gutxituriko prezioko produktuak establezimendu bakoitzean eskainiko dira.
Imagen

27.02.23
Euskal Herrian arrakasta handia izan duen euskarazko jokoa da Egunean Behin. Bakarka jolastu daiteke, baina baita taldeka ere: lagunekin, familiarekin, lankideekin. Ermuan taldea sortu da, eta dagoeneko 236 parte-hartzaile ditu.