Buscador avanzado [EU]

01.09.2016
Espainiako Txirrindulari Itzulia bihar, ostirala, iritsiko da gure udalerrira Bilbotik Urdazubira doan hamahirugarren etapan.
16.08.2016
Geltoki berriko lanen hasierarekin batera Abeletxe bideko edukiontziak kenduko dira. Bide horretan geltoki berriko lanak irauten duten bitartean geraleku probisionala ezarriko da, ondorioz, edukiontziak eta bestelakoak kendu behar dira.
16.08.2016
Abuztua oporretako hilabete nagusia da. Hori dela eta, hilabete honen abantailak erabiliz, bihar asteazkenean Gipuzkoa Etorbidearen 24an dagoen arketa (N-634 errepidean zehar) konpontzeko lanak hasiko dira. Lanak egun bertan bukatzea espero da.…
08.08.2016
Gipuzkoako Uren Kontsortziotik abisua eman dute, uren kanalizazioen hobekuntza lanekin batera, Ermuko Probaleku kalea moztuta egongo dela. Kalea, hilaren 10etik 17ra arte itxita egongo da. Abisua kale horretan dauden garajeen erabiltzaileei luzatzen…
10.08.2016
Goizean zehar ur-mozketak izango direla abisua eman du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Errebalburu eta Ongarai auzoetan. Hobekuntza lanetan dihardute auzo horietan, ur-hornikuntza sareko hodien berrikuntzarekin, momentuan daudenak, Fibrozementuakoak,…
02.08.2016
Berano-Errekaldeko igerileku naturala gaurtik larunbatera bitartean itxita egongo da osasun arrazoiak direla eta. Badirudi bainurako gunea baino zertxobait gorago, Mallabin, orkatz baten gorpua agertu dela uretan. Herritar batek eman dio abisua…
03.08.2016
Abuztua, oporrak eta aisialdia eskutik etorri ohi dira sarritan Ermuko hiritar asko eta askorentzat, eta euren ohiko etxebizitzak utzi eta atseden-leku berriak topatzen dituzte hainbatek. Kanpoan dauden bitartean euren etxeetan zerbait gertatuz gero…
21.07.2016
Ermuko jaiak direla eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, uztailaren 24an, 25ean, 26an eta 27an jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi…
07.07.2016
Sallabente auzoko jaiak direla eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, uztailaren 8an, ostirala, eta 9an, larunbata, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia…
30.06.2016
Elektrojaia musika jaialdia dela eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, uztailaren 2an, larunbata, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste…
17.06.2016
Herriko establezimenduek asteburu honetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, Gaua Zabalik ospakizuna dela eta. Hori horrela, bihar ekainak 18ko larunbata, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko…
16.06.2016
Ermuko Udaltzain bik Huelvako hirian ospatzen ari diren Polizia eta Suhiltzaileen VI. Jolas Europarrean parte hartuko dute bihar. Lankideak Jesus S. eta Iker O. dira. Biak federaturik daude eta triatloian lehiatuko dira ekainaren 17ko ostiralean,…
08.06.2016
Uda sasoia ofizialki eta egutegiaren arabera hasteko oraindik egunak falta baditugu ere, beroa gure artean da. Eguraldi onaz eta ikasturte amaieraz bat, bainuak hartzeko sasoia ere badatorkigu. Horregatik, udako beroari aurre egiteko eta uraz…
23.05.2016
Gipuzkoako Ura Kontsortzioak jakinarazi du aste honetan ur-mozketa gehiago egin behar dituela Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideko zenbait portaletan. Ur-mozketak egitearen Arrazola horniketa sarean hobekuntza lanak egitea da.
20.05.2016
Ermuko bi Udaltzainek ekainean Huelvako hirian ospatuko diren Polizia eta Suhiltzaileen VI. Jolas Europarrean parte hartuko dute. Lankideak Jesus S. eta Iker O. dira.
13.05.2016
Herriko establezimenduek asteburu honetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, XXXII. Letra Galiziarrak direla eta. Hori horrela, gaur ostirala eta bihar larunbata, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako…
16.05.2016
Donostiako ospitalera eraman zuten bart arratsean Ermuko ikastetxe publiko bateko eraikinaren hegaletik lurrera erori eta zauriturik gertatu zen mutiko gaztea -adin txikikoa- herriko Udaltzaingoak gaur ezagutzera eman duenez. Zaurituak 13 urte ditu…
18.04.2016
Derrigorrezko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasatzeko deia eta aukera izanen dugu ermuarrok maiatzean, hala nahi badugu behintzat. Azterketa horretan bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek, nahiz ibilgailu bereziak dituztenek…
19.04.2016
Herritarren Segurtasunerako udal sailak informazio kanpaina egingo du merkatu plazako nasa soilik bertako merkatarientzat eta zamalanentzat erreserbaturik dela gogorarazteko herritarren artean. Espazio hori azpiegituran saltokiak dituztenentzat…
08.04.2016
Txirrindularien 56. Euskal Herriko Itzulia jokoan da aste honetan zehar, lehiaketarekin batera egin ohi duen eguraldi kaxkarrarekin. Txapelketa bihar, apirilak 9, amaituko da, eta azkeneko bi etapak oso gertutik jarraitzeko aukera izango da Ermuan.