Buscador avanzado [EU]

10.12.2024
Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu datorren asteburuan. Ostegunean, zineklubean, ‘El baño del diablo’ filma ikusi ahal izango dugu, Veronika Franz eta Severin Fiala zuzendarien lana. 120 minutu irauten duen beldurrezko drama da.…
09.12.2024
Ermuko denda eta tabernentzat deituriko Gabonetako erakusleihoen eta dekorazioaren 2024 lehiaketa ebatzi da. Epaimahaiak Akerlei Hizkuntzen Akademiari eman dio sari bakarra. Akademia horrek, instalazioak apaintzeaz gain, motibo puzgarriak (elurrezko…
09.12.2024
Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hamaikagarren edizioak aurtengo irabazleen berri eman du, Euskararen nazioarteko egunaren aitzakian, Ermuan Antzokian azken asteartean -abenduaren 3an- ospatu zen galan. Lehiaketaren azken edizio…
09.12.2024
Herritarren parte-hartzea funtsezko ardatza da udalerri inklusiboagoa eta bizilagunen benetako beharretara egokitua eraikitzeko. Udal hau horren jakitun da eta, horregatik, datorren urtarriletik aurrera, partaidetza-prozesu bat hasiko du…
05.12.2024
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Ermua Antzokiak 2025eko urtarriletik maiatzera bitartean eskainiko dituen zuzeneko ikuskizunen egitaraua aurkeztu du.
04.12.2024
Ermuko Sutegi Antzerki Taldeak Sofocles poeta greziar klasikoaren Antigona lana egokitu du. Juanma Rodríguez herritarrak zuzendutako obra ostiral honetan, abenduak 6, antzeztuko da Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera, eta Ainhoa Carmona, Aitor…
04.12.2024
Datorren larunbatean -abenduak 7- ingelesezko ipuin kontaketa edo "Story Time" saio berri bat izango da Lobiano Kulturgunean, Liburutegiak antolatuta. Saioaren izenburua "The Old Woman and the Sacks of Diamonds" da eta 4-9 urte bitarteko haurrentzat…
03.12.2024
Ermua Antzokiak abenduko zine programazioari hasiera emango dio aste honetan. Aste honetan lau estreinaldi berri proiektatuko ditu. Osteguneko zineklubak Mar Coll zuzendariaren "Salve María" titulua eskainiko du. Amatasunari buruzko thriller…
03.12.2024
Ermuko Udal Kultura Sailak 2025eko inauterietako kartel lehiaketa deitu du. Lehiaketan parte hartzea libre da eta proposamenak 2025ko otsailaren 3ko gauerdira arte aurkez daitezke. 500 euroko sari bakarra dago, eta epaimahaiak otsailaren 10ean…
02.12.2024
Dozenaka herritar bildu dira gaur eguerdian Udalak deitutako elkarretaratze isilean, Leonorren familiaren, lagunen eta Pasaia Antxoko bizilagunen saminarekin bat egiteko. Ermuko Udalak hilketa matxista gaitzesteko ekitaldia deitu du eta gaitz honen…
02.12.2024
Ermua, Hiri Adeitsua Adineko Pertsonekin proiektuaren Talde Sustatzaileak eta udaleko talde teknikoak parte hartuko dute gaur, astelehena, abenduak 2, Euskadi Lagunkoia sareko Bizkaiko Lurralde Batzordean. Sareari atxikitako udalerrien eta Bizkaiko…
02.12.2024
Ermuko Udaltzaingoa egunotan kanpaina berezi bat egiten ari da, mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatutako guneetan aparkatzeko diren txartelen erabilera zuzena dela eta iruzurrezko erabilerarik ez dela bermatzeko. Kontrol-kanpaina orain aste…
09.05.2025
Korrontzik eta Alboka Musika Eskolako Bandak kontzertu berezia eskainiko dute  Ermuko Antzokian. Dagoeneko 20 urte konplitu ditu Korrontzik, eta hau ospatzeko, erronka berri bati heldu dio: Korrontziren errepertorioa Musika Banda baten…
11.04.2025
Egilea: Ana López Segovia Zuzendaria: José Troncoso Antzezleak: Ana López Segovia, Alejandro López, Teresa Quintero / Mer Lozano, Rocío Segovia, José Troncoso / José Carlos Fernández, Fernando Cueto. Las niñas de Cadiz bueltan dira hiru antzezlan…
04.04.2025
Egilea: Juan Carlos Rubio Zuzendaria: Esteban Roel Antzezleak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola George y Margaret beraien frontera defenditzen ari dira. Bizilagunak han daude, zai deskuido txikienean frontera pasatzeko……baña adi adi egon behar…
28.03.2025
Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Loreeta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez…
21.03.2025
Egilea eta zuzendaria: María Goiricelaya Antzezleak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sánchez, Idoia Merodito.
29.11.2024
Anne Erauskin Martínez (Ermua, 1998) Espainiako selekzio absolutuarekin ari da jokatzen atzotik Basilean (Suitza) jokatzen ari den emakumezkoen 2024ko Europako Eskubaloi Txapelketa.
29.11.2024
Ermuko kaleetan eta abenduaren 5etik 2025eko urtarrilaren 7ra arte 310 bat Garbon argi elementu izango ditugu. Enpresa esleipendunak 307 argi-elementu berri jarri ditu 160 kokapenetan. Hamaika kaletan 3Dko elementu argitsuak izango ditugu, eta beste…