Buscador avanzado [EU]

03.03.2008
Aukera Berdinetarako sailak egitarau zabala prestatu du, aste honetan beteko den Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Aurtengo edizioaren proposamenak barne hartzen ditu erakusketak, zine emanaldiak, hitzaldia, emakumeen arteko topaketa, bazkari…
03.03.2008
Hogeita hamar pertsonek parte hartu zuten ‘Arratsaldean kontu kontari’ ekimenaren azken saioan. Saioak ordu bete inguru iraun zuen eta ikusle gisa, neskato-mutiko gaztatxo ugari eta horiek ekartzera etorritako gurasoren bat edo beste izan ziren.…
04.03.2008
Ermuak ordezkaria izan du, Pisa hirian (Italian) Berdintasuna lortzeko xedez egin berri den Gutun Europarraren amaierako Konferentzian. Gure udal eta herria ordezkaturik egon da konferentzia horretan, horretara Natividad Alonso alkateorde sozialista…
04.03.2008
David Elejaldek mendian eginiko ibilaldiekin diaporama aurkeztuko du bihar arratsaldez, Lobiano Kultur Gunean. Herriko ‘Artarrai’ mendi taldeko kidea den Ermuar honek, Kanadan eta Patagonian zehar egindako txango eta ibilbideen berri emango du,…
05.03.2008
Aste honetan Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela-eta, Udalbatzarrak adierazpen instituzionala onartuko du gaur. Udalbatzarra Osokoaren Bilkurara bilduko da gaoizeko hamaika eta erdietatik aurrera. Bilerak, ezohiko izaera du. Udal alderdi…
05.03.2008
Udal liburutegiak Neguko liburua lehiaketaren saridunak erabaki eta ezagutzera eman ditu. Saridunek sari gisa liburuak eta zinerako joateko sarrerak eskuratuko dituzte. Lehiaketaren maila ezberdinetan guztira laurogeita bat pertsonek hartu dute…
26.02.2008
Herritarren Segurtasunerako udal alorrak udalerriko hainbat kaleetako bide-markak berriz pintatzeko lanei heldu die. Lan horiek egiteko alor berezi horretako enpresa bat kontratatu dute. Aste hasieratik, enpresak lanean jardun du San Pelaio auzoan…
26.02.2008
Udal liburutegiak bi ekimen berriri heldu die gaurkoan. Lehenaren bidez, zerbitzuak liburu baten oparia egingo die bertaratzen diren erabiltzaile eta herritarrei. Oparituko dituen ale horien arrazoia, liburuak bikoiztuta edo edizio berriagorik atera…
27.02.2008
Udal hirigintza alorrak Izelaieta kaleko zati biak lortzeko lan eta proiektuei amaiera emango die datozen egunetan zehar. Alorra lanean burubelarri dabil Valdespina Markesaren parkea urbanizatzeko proiektuaren bigarren fasea bukatzeko asmoz. Lan…
27.02.2008
‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak otsaileko emanaldiei amaiera emango die. Aste honetako saioan ‘Media Luna’ tituluko filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta…
28.02.2008
Gizarte eta kultura zerbitzuen alorrak Komentukoa kalean duen egoitzaren teilatua aldatzen dihardu. Lanok gauzatzen ‘Iruzubi’ enpresa dabil, obraren aurrekontua hogeita hamar mila euro inguru izanik. Proiektu hori INEM/Toki-udalbatzak 2007 izeneko…
29.02.2008
Ermuan aukera-azokaren edizio berria dugu asteburu honetarako. Azoka herriko Orbe Kardinalaren plazan jarri da eta ostiraletik igandera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta…
29.02.2008
Ermuan Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna –martxoaren 8a- iragartzeko erabiliko den kartela prest dago. Lana herriko Pintura Eskolako irakasle diren Rosa Basoa eta Natalia Arrieta bikotearena da. Horiek irudi bizi eta fresko baten bidez ikuslea…
28.02.2008
Udal kultura sailak aditzera eman du martxorako programatu duen ekitaldi zerrenda. Programazioa eta horretara bildutako proposamenak da baldintzaturik datoz, hastear gauden hilabete horretan Emakumearen Nazioarteko eguna eta Aste Santua ospatuko…
21.02.2008
Ermuan 234 pertsona hautatu dira 2008 Gorte Nagusietarako hauteskunde prozesuaren barne, martxoaren 9an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa orain egun batzuk bildu zen ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik…
21.02.2008
Gure herrian gizarte politikak aztertzeko gauzatzen ari diren jardunaldiak beren egun erdiak gaindituko gaur. Jardunaldiak atzokoan hasi ziren eta horietara Gizarte Ekintzako aditu eta profesionari asko bildu zen. Bigarren egun honetan hizpide hartu…
21.02.2008
‘Errotabarri Eskubaloia’ klubak asanblada orokorra deitu du datorren otsailaren 27rako. Asanblada hori ezohikoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo , arratsaldeko zazpietatik aurrera. Eguneko gai-zerrendan bost gai daude. Lehenean irailean eginiko…
22.02.2008
Gar talde gipuzkoarrak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar Ermua Zineman. Garrek bere azken muntaia dakar; “Itxo…itxoin” izenekoa. Ikuskizunaren bi emanaldi egongo dira. Lehena arratsaldeko bostetan hasiko da eta bigarrena ordu bete…
22.02.2008
Ermuak amaiera eman die gaur arratsean gizarte politikari buruzko jardunaldi sakon eta partaidetsuei. Amaiera Carlos Totorika alkateak egin du. Honek bere hitzaldian esan du ‘azken hiru egunetan ikusi eta entzundako edukiak hausnarketa egiteko balio…
22.02.2008
Urtiako eta Izarra ondoko lur-zatian hirugarren sektoreko eta enpresa hazitegiko eraikina altxatzeko lehenengo lanak aurrera doaz. ‘Construcciones Antzibar’ enpresak jada lur-zatia mugatu eta markatu du, sasiz garbitu du eta hondeatze-lanen aurreko…