Imagen
I. Haurren Kontseilua 2017/2018
Erronka
Ermuko lehen Haurren Kontseilua 2017/2018 ikasturtean eratu zen, eta taldearen erronka nagusia Orbe Kardinalaren plazan elkarbizitza hobetzea izan zen.
Partaideak
| Izena | Jaiotze urtea | Ikastetxea |
|---|---|---|
| Ane | 2009 | Anaitasuna |
| Rosa | 2009 | Anaitasuna |
| Aner | 2010 | Anaitasuna |
| Izaro | 2010 | Anaitasuna |
| Sara | 2009 | Eskolabarri |
| Naroa | 2010 | Eskolabarri |
| Naia | 2009 | Ongarai |
| Nidal | 2010 | Ongarai |
| Unax | 2009 | San Lorentzo |
| June | 2010 | San Lorentzo |
| Malen | 2009 | San Pelaio |
| June | 2010 | San Pelaio |
Emaitzak
Zortzi hilabeteko lanaren ondoren, Haurren I. Kontseiluak honakoa lortu du:
- Errespetuz jolastu mezua duten kartelak jarri ditu herriko hainbat tokitan (Orbe kardinalaren plazan, forjako parkean), haurrek eta helduek bat egiten duten lekuetan.
- Jolas eta elementu berriak proposatu ditu forjako parkean, espazio horretaz gehiago gozatu ahal izateko.
- Miguel de Unamuno Gizarte Etxeko parkea "probatu" eta jolas berriei oniritzia eman dio.
- Orbe Kardinalaren plazarako hobekuntzak proposatu ditu, haurrentzat alaiagoa eta lagunkoiagoa izan dadin.
Imagen