Banda zabaleko zuntz optikoko sarearen proiektuak interes handia piztu du
Toki Garapeneko Astearen mamira sartu ginen atzo. Hitzaldi eta proeiktuak aurkezteko lehen egunak oso harrera ona izan zuen herritarren artean. Atzokoan eginiko mahai bietan zuntz optikoak eskainiko dizkigun aukerak zuzenean eta modu entretenigarrian entzun eta ikusteko aukera izan genuen. Goizeko lehen zatian sare eta zerbitzuetako estrategia teknologikoak izan ziren mahai gainean. Adamo Telecom Iberica, SA kideek sare ireki eta telekomunikazioen etorkizunari buruz mintzatu zitzaizkigun. Zuntz optikoko operadore gisa beren esperientzia eta Asturiasen eta Katalunian muntatutakoen berri emanez. Siemens enpresak, aldiz, bere unea enpresa komunikazioaren aro berriari dedikatu zion, ‘open scape’ programa aurkeztuz eta horrekin adibide praktiko bat eginez. Enpresako zuzendari komertzialak, Carlos Arizak, aparailuak integratzeko duten ahalmena eta horren onurak eta gakoei buruz mintzatu zen.
Atsenaren aurretik, jardunaldien egoitza –Lobiano- eta alkatearen bulegoa bideokonferentziaz lotu ziren atzokoan estreinakoz, jakina denez, udaleko eraikin guztiak zuntz optikoz lotuta daudela baliatuaz. Konexio horren bidez zuntzak eskaintzen dituen aukeren froga egin nahi izan zen. Konexio horretan alkatetzako bulegoan zeuden Carlos Totorika eta Jose Luis Clementek hitzaldietan zeuden hizlari, aurkezte eta ikus-entzuleekin mintzatu ahal izan zirelareik. Lobianon zeudenek bulegoko irudiak ikusten zituzten eta aldiz, alkate eta zinegotziak Lobianoko aretoa eta bertan zeuden pertsonenak. Esperientzia bitxia.
Atsedenaren ondoko hitzaldiekin aurrera jarraituaz, Ermuan zuntz optikoko sarea egiteko diseinatu den proiektuaren berri eman zen. Sare horren bidez euskarria eskaini nahi zaie telekomunikazio operadore guztiei, herritarrei haiekin adostutako zerbitzua eman diezaieten. Jose Luis Clementeneren esanetan “azpiegitura publiko berria prestatu nahi dugu –aireportu edo autobus geltokien kasuetan bezala- operadoreek horretaz baliatu eta hori erabiliz bertatik zerbitzuak helarazteko abonatuak diren herritarrei”. Politikoak adieraz zuenez egun ez da horrela, “konpainia bakoitzak bere kablea eraikin eta etxebizitza bakoitzera eramaten baitu”. Horrela eginez, herritarrok telekomunikazio eta etorkizuneko beste zerbitzuetan alta eman ahal izango dugu, alde bientzat modu abantailatsuan, operadoreek ez baitiote aurre egin beharko azpiegituren inbertsioei ez eta horien mantenuari.
Zuntz optikoa medio fisikoa da, zeinaren bidez argia bidaltzen den datuak transmititzeko haren abiadura bizian
Herritarrok nahi dugun operadorearekin kontratu ahal izango dugu zerbitzua (ahotza, datuak eta TB, esaterako) eta horiek guztiak batera kable bakar baten bidez sartuko zaizkigu etxean. Zerbitzu horren prezioak lehiakortasunean oinarriturikoak izango dira (gaurkoen antzerakoak edo zertxobait merkeagoak) baina horietan izango dugun abiadura bost aldiz azkarragoa izango da, 100 MB segundoko aurreikusten baitira. Hau da, egungo konexio gorenenak baino bost aldiz azkarragoak. Zuntz optikoa medio fisikoa da, zeinaren bidez argia erabiltzen den datuak transmititzeko haren abiadura bizian. Proiektuaren lehen fasea aurten gauzatuko da, horretarako udalak 800.000 euro gordeta dituelarik. Zuntza herri osora zabaltzea sei milioi euroko kostua izango du.
Egunari amaiera emateko, administrazio elektronikoaren betebeharren inguruko hausnarketa entzuteko parada izan genuen, Eusko jaurlaritzaren informatika eta teknologi berrien zuzendari José Mª Garcíaren ahotik.
Lehen jardunaldi horretan entzun genituen hitzaldien aurkezpen eta materialak osorik eskaintzen dizkizuegu jarraian, horietan sakondu nahi duzuen guztientzat:
Argazkia | Txostengilea | Enpresa | Txostena |
---|---|---|---|
|
|
Adamo Telecom Iberia S.A. | |
|
|
Siemens | |
|
|
Siemens | |
|
|
Polycom | |
|
|
Siemens | Demostración de la aplicación Open Scape |
|
|
Siemens y Polycom | Demostración de Videconferencia |
Argazkia | Txostengilea | Enpresa | Txostena |
---|---|---|---|
|
|
Ermuko Udala | |
|
|
Ermuko Udala | |
|
|
Eusko Jaurlaritza |
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren