Ekintzaile izateko, motibazioa izatea arrazoi on bat baino hobe
Hiru adituen parte hartzea eta horiek emandako testigantza balioa erantsi die Toki-garapeneko Jardunaldien VII. Edizioari. Eguna ekintzaileei dedikatu zaie. Hiru hizlariek ekintzaile izan eta enpresa sortzea suposatzen duen erronkaz baloratu eta kontutan hartu beharreko hainbat gauza azaldu dizkigute, bizitako esperientziaren arabera. Hau da, enpresari izatea jarduera baten aldeko apustu sendoa egitea. Horrez gain, Udalak lortu nahi duen hiriaren proiektura hurbilpena egin izan dugu toki-garapen alorreko zuzendariaren hitzetan.
Ekintzaileak proiektuan ''sinistu'' eta hori ''sortu'' egin behar du
Eguna eta saioari hasiera Carlos Totorikak eman dio. Alkateak etorkizunaren aldeko apustua eta horren sorkuntzan gaurdanik bertatik egin behar genukeela azpimarratu du. Eguerdira artean gurekin izango genituen hizlariak aurkezpena egin ondoren, hitza Javier Hernandezi eman dio. INCIDE SAko gerenteak ekintzaileak izan behar dituen oinarrizko ezaugarriez hitz egin digu. Esanda duenaren artetik, ondokoa esaldia azpimarratuko genuke: ekintzaileak hein batean ezaugarri hori berezkoa du jaiotzetik bertatik, baina hori gehien bat bizitzan zehar ezaugarria landu egiten da eta, horretan zerikusi eta lotura nabarmena du pertsona hori garatzen den inguruarekin. Ekintzaileak eduki beharreko bost tasun oinarrizko adierazi ditu eta ondokoak dira: ideiak erlazionatzeko gaitasuna izatea, behatzeko gaitasuna, esperimentatzeko gaitasuna, gauzak zalantzan jartzeko gaitasuna eta sarean lan egiteko gaitasuna izatea.
Jarraian, Pedro Balboak ‘kuskuxumusu’ enpresaren esperientzia ekarri digu. Marketingeko zuzendariak adierazi duenez beraientzat oinarrizkoa izan da enpresa zertarako muntatu behar zuten jakitea (“zoriontzu” izateko hain zuzen ere) eta leian ari diren sektorearen barne ezberdintzen jakin izana, kooperazio eta dibertsifikazioaz gain. Pertsonak markarekin emozionalki erlazionatzea bezeroak lortzea baino garrantzitsuago da beraientzat, lotura emozionalari esker (jarraitzaile) denboran zehar harremana luzatu egiten baita.
Ekintzaile izateko jarri beharrekoa %90ean jarrera da eta gainerako %10 aldiz gaitasuna
Azkenik, Peio Ruizek ekintzaile izatearen abenturan mintzatu zaigu. Hanka sartzearen garrantziaz hitz egiteaz gain, akatsa izan behar direla azpimarratu du, horietatik ikasi egiten dugulako. Be hitzetan, garrantzitsu da baita ere jakitea non gauden eta nora joan nahi dugun. Abentura horren barrena ibilbidea egin du, horretan “sinetsi” eta hori “sortu” behar dugula adieraziz. Aurkezpena amaitu aurretik japoniarrek ekintzaile izateko (imitatzea baino jatorrizkoa hobetuz) duten modua azaldu digu. Bere azken mezua, portzentajetan ekintzaile izateko jarri beharrekoa %90ean jarrera dela eta gainerako %10 gaitasuna. Azken bi esaldiotan, esanahi handiko ideia bi daude, hitz joko bitaz baliatu, horren zentzua gaztelaniaz esanda egon.
Gaurko saioari amaiera emateko, Juan Torres Proiektu Berritzaile eta Ideia Lehiaketaren VI edizioaren barne, sortu berriak diren enpresen Negozio Planen atalean, “Gesgune” eta “ERRAZting” izena duten enpresa proiektuen berri jaso dugu, horien sustatzaile izan direnen hitzetan. Lehenengoa enpresa barruko alorrak kudeatzera dedikatuko da eta, bigarrena, berriz, profesionalen coaching-a egitera.
Gaurko txostenak
- Javier Hernández: INCIDE, S.A. ko gerentea
- Pedro Balboa: Kukuxumusu
- Peio Ruiz: ekintzailea
- Rosalía Herrera: Toki Garapen Alorreko zuzendaria
- Esther Velasco Juanes. Enpresa: Gesgune (Gestión integral de Áreas Empresariales)
- Juan Carlos Martín. Enpresa: Errazting
- Txostena: Coaching para la profesión
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena