Tokiko Gizarte eta Hezkuntza mahaian egindako hausnarketa eta materialak

18.11.14
Hezkuntza

Tokiko Gizarte-hezkuntza Mahaiak aurtengo edizioan heziketa prozesuan eta ikastetxeetan uztartzen diren errealitateak eta dauden zailtasunak hurbildu eta horien inguruko gogoeta hurbildu zigun. Orain aste batzuk atzera egindako jardunaldia oso interesgarria izan zen eta prozesuan parte hartzen duten gizarte eragileen, familien nahiz gazteen azterketa eta hitzak utzi zizkigun. Goiza atsegingarri oso izan zenez azkar joan zen eta aurkezturiko gai eta ikuspuntuak asko eta interesgarriak izan zirenez, partaide eta ordezkariek erabili zituzten ikus-entzunezko materialak berreskuratu ditugu, osorik eskaini ahal izateko, horietan lasaia sakondu nahi duzuen guztientzat.

Ekimenak aurten bosgarren edizioa bete du eta hiru mahai proposatu zituen formatu gisa, horietako bakoitzean alor sozio-sanitarioa, sozio-hezitzailea eta sozio-familiaren adar eta aspektuak aztertzeko helburuaz. Lehenengo mahaian ikasketa prozesuan aurkitzen ditugun zailtasun hainbat hitz egin ziguten AHIDAk; Bizkaiko Hiperaktibitate eta Arreta Ezaren elkarteak; Dislebik, Euskadiko Dislexia Elkarteak eta Berritzeguneak. Bigarren mahaian APSIDEk, Psikopedagogia elkarteak orientatzailearen zeregina landu zuen, gazteriaren egungo egoera hizpide hartuz Euskadiko Gazteria Kontseiluaren ahotik eta ekintzailetzaren aspektuak laburbildu. Hirugarren eta azken mahaian banaketa, dibortzioa eta horiek familia nahiz kideengan izan dituzten eragina aztertu ziren.

Jarraian hizlariek beren aurkezpenetan erabili zituzten materialak uzten dizkizuegu, bilkurako kronologiari jarraiki hitz egin zuten ordenan antolatuta.

Jardunaldiaren egitaraua
Orduak Jarduerak
9:00 - 9:10h Materialaren banaketa
9:10 - 9:30h
  • Jardunaldiaren aurkezpena
9:30h - 10:00h
10:00h - 11:10h 1. Mahaia: Soziosanitarioa
 
 
 
  • "Ikasketerako zailtasunei euskal hezkuntza-sisteman ematen zaien erantzuna"
11:00h - 11:30h Atsedenaldi - Kafea
11:30h - 12:45h 2. Mahaia: Soziolaborala
 
 
 
  • "Gazteak eta ekintzailetza: esperientziak eta proposamen berriak"
12:45h - 14:00h 3. Mahaia: Gizarte-Hezkuntza arloa eta familia
 
  • "Nola banantzen diren bikoteak"
    • Hizlaria: Soraya Loza
    • Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritza Zerbitzua
 
 


Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko