Emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehenengo ordenantza lantzen ari da Ermuko Udala

Ermuko Udala aitzindaria izan da Euskadin emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzen eta indarkeria matxistaren adierazpenen aurkako borrokan, duela hiru hamarkada baino gehiagotik. Bide horretan, 2025ean martxan jarriko da emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Ermuko lehen udal ordenantza.
Dokumentu honek udal-sektore publikoan jarduera-esparrua sortzen du, Ermuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta diskriminaziorik eza gauzatzeko, eta genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala zeharka txertatuz, gizarte berdintasunezkoa, bidezkoa, demokratikoa, solidarioa eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabea lortzeko.
Hona hemen ordenantzaren helburu nagusiak:
- Udal-politika publikoek autonomiari laguntzen diotela eta emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartzen dutela bermatzea.
- Gizarte patriarkalaren ondorioz, emakumeek aurre egin behar dituzten bereizkeria, egiturazko desberdintasunak eta ikusezintasuna ezabatzea.
- Ermuko udalerriaren errealitatea aldatzea eta gizarte-eredu berdinzale eta erantzukide baten eraikuntzan aurrera egitea, pertsona guztien bizitzak zaindu eta pertsona horien identitateak onartuko dituena.
- Kultura feminista intersekzionala eta inklusiboa sustatzea, aniztasuna aitortu eta baloratuko duena.
Udalak, Berdintasun arlotik, ordenantza-proposamena landu du, aipatutako alderdi horiek guztiak jasotzen dituena berrogeita hiru artikulutan, sei xedapen gehigarritan, xedapen indargabetzaile batean eta bi azken xedapenetan. Dokumentu hau herritarren partaidetzara irekita dago, eta online galdetegi honen bidez, interesa duten pertsona guztien ekarpenak, ideiak edo iradokizunak jasoko dira. Formularioa urtarrilaren 31ko 23:59ak arte egongo da zabalik.
Ordenantza honi buruzko dokumentazio guztia kontsultatu dezakezu beheko Dokumentuen atalean.