Imagen
Xedea
Herritarrei Udalarekiko harremanetan abiapuntua eskaintzea, udalarekin zerikusia duen guztiari buruzko informazio eguneratua eskainiz eta aurrez aurre, telefonoz edo Udalaren webgunearen bidez udal-izapideak egiteko eta kontsultatzeko erraztasunak emanez. Era berean, unitate horrek zerbitzuen kudeaketa administratiboa errazten du, zeharkako ikuspegi batetik.
Helburuak
-
Erabiltzaileei arreta arina, integrala eta kalitatezkoa eskaintzea, beharrezkoak ez diren joan-etorriak eta izapideak saihestuz.
-
Behar diren premiei erantzuten dien administrazio-lana egitea arloetarako, akatsik gabe eta ezarritako irizpideak betez.
Zerbitzuak
- Udalaren eta beste administrazioen izapideei buruz orientatzea eta informatzea.
- Gizarte zerbitzuekin eta Hirigintza Disziplinarekin hitzorduak ematea.
- Udalari, Euskaltegi erakunde autonomoari eta PROMOSA sozietate publikoari zuzendutako dokumentuak jasotzea eta erregistratzea.
- EIS plataforman alta emanda dauden Euskadiko eta Estatu osoko beste administrazio batzuei zuzendutako dokumentuak jasotzea eta erregistratzea.
- Biztanleen erroldarekin lotutako eskabideak izapidetzea.
- Egoitza elektronikoaren Udal-izapideen atalean identifikatutako eskabideak izapidetzea.
- Bakq ziurtagiria ematea autentifikazio eta sinadura elektronikorako.
- Ordenagailuak jendearen eskura jartzea, edozein administraziorekin izapideak modu autonomoan egiteko edo bulegoko langileen laguntzarekin.
Informazio gehiago
Imagen
Contacto