Imagen
Buscador avanzado [EU]
11.10.2016
Ostegun honetan zineklub saio berezi batekin hasiko da zine astea Ermua Antzokian. Izan ere, Artarrai Mendi Taldeak antolatu dituen kultur jardunaldietan parte hartuko du Antzokiak “K2, tocando el cielo” dokumental poloniarra eskainiz.
04.10.2016
Ostegun honetan zine aste berri bat hasiko da martxan, eta oraingoan ere lau pelikula ezberdin ikusteko aukera izango dugu.
27.09.2016
19 pelikulak osatzen dute urrian Ermua Antzokian izango dugun zine programazioko kartela. Asteburu honetan bertan hasiko dira emanaldiak, eta guztira lau zineklub saio, hamar pelikula komertzial eta etxeko txikientzako bost proposamenez gozatzeko…
20.09.2016
Iraileko azkenengo asteburuan sartzekoak gara jada, eta hil honetako azken filma izango ditugu ikusgai datozen egunetan, nahiz eta datorren ostegunean oraindik iraileko zineklub saioa izan. Hori horrela, hil honetan Ermuko zineklubean ikusi…
13.09.2016
Ostegun honetan zine aste berri bat hasiko da martxan, eta oraingoan ere lau pelikula desberdin ikusteko aukera izango dugu. Lehena zineklub saioan eskainiko den “Fatima” film frantziarra izango da, Philippe Fauconek zuzendua.
06.09.2016
Ostegun honetan zine aste berri bat hasiko da Ermua Antzokian, denboraldiko lehen zineklub saioarekin batera. Iciar Bollain zuzendariaren “El Olivo” film espainiarrak emango dio hasiera ikasturte berriari ostegunean, irailak 8.
31.08.2016
Udan izandako atsedenaren ostean, Ermua Antzokia bueltan da ekintzaz beteta. Asteburu honetan iraileko zine programazioa estreinatuko da, larunbat, igande eta asteleheneko sesioekin. Ohitura den bezala, programazio zabala izaten da, zine komertziala…
24.05.2016
Maiatzeko azken txanpan sartu gara jada, eta urtero moduan, Ermua Antzokiko zine programazioak agur esango digu datorren irailera arte. Baina udako atsedenaldia baino lehen, zineaz gozatzeko lau pelikula eder izango ditugu aste honetan. Osteguneko…
25.05.2016
Irailera arte zineak agur esango duela kontatu genizuen atzo, eta gaurkoan kultur programazioari iritsi zaio txanda, urtarrilean hasitako programa ostiral honetan amaituko baita.
17.05.2016
Zine aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Tom Hopperrek zuzenduriko drama britainiar berezi batez gozatu ahal izango dugu, La chica danesa titulukoa. Filmak 4 izendapen izan ditu Oscar sarietarako, nahiz azkenean sari bakarra jaso…
10.05.2016
Ostegunean hasiko da aste honetako zine programazioa Ermua Antzokian. Oraingoan, zineklub saiorako hautatu den filma Juan Schnitmanek zuzendu eta Pilar Gambia eta Juan Barberini aktoreek antzeztutako “El Incendio” pelikula argentinarra da. Luciak…
11.05.2016
Gizonezko batek autoarekin istripua izan eta exekutiba haserregarri baten kabrioletaren aurka jotzen du bete-betean. Ekintza sinple horrekin hasten da ‘La flaqueza del bolchevique’, ostiral honetan Ermua Antzokira iritsiko den antzezlana.
03.05.2016
Ermua Antzokiak maiatzeko zine programazioa estreinatuko du asteburu honetan. Hilero bezala, Estatu Batuetako, Europako eta Espainiako zinerik onena biltzen saiatzen da programazioa, zine komertziala eta independentea uztartuz, baina betiere…
27.04.2016
Bost neskato gerraosteko Espainiako eskolan. Horixe da “El Florido Pensil – Niñas” antzezlanaren gai nagusia, eta ostiral honetan Ermua Antzokian ikusteko aukera izango da.
26.04.2016
Asteburu honetan amaiera emango diogu apirileko zine programazioari. Zineklubaren azken emanaldian Hirokazu Koreeda zuzendari japoniarraren ‘Nuestra hermana pequeña’ titulukoa izango dugu. Errealizadore ezagun eta ospetsua da, Ermua Antzokiko…
20.04.2016
José María López Sanfeliú izenez agian inor gutxik jakingo du nori buruz ari garen, baina Kiko Veneno aipatuta gauzak asko aldatzen dira. Musikaria ostiral honetan Ermuan izango da, “+ solo que la una” emanaldiarekin. Figueraseko abeslariak bi…
19.04.2016
Apirileko zine programazioak aurrera jarraituko du aste honetan. Osteguneko zineklubak zine alemaniarrarekin hitzordua proposatzen digu. Olivier Hirschbiegel zuzendariaren 13 minutos para matar a Hitler thrillerra izango baita panntailan. Europako…
14.04.2016
Egun estatuan pil-pilean dugun neskaz osaturiko taldea ‘Sweet California’ Ermuan Antzokian izango dugu bihar gauean, hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Hirukoteak sarrera guztiak salduta ditu, abenduan salgai jarri ziren lehen egunetik bertatik.
12.04.2016
Ostegun honetan hasiko da aste honetako zine programazioa Ermua Antzokian. Oraingoan, ohiko zineklub saioan dokumental berezi bat eskainiko da, Gorka Bilbaok zuzendutako Jai Alai Blues euskal produkzioa.
06.04.2016
“Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Hala dio bihotzak. Itsasoaz bestaldean maitemindu nintzen, eta berarekin egoteko modu bakarra zegoen, ezkontzea. Hortxe hasi zen dena: burokrazia, administrazioko paper-lana,…