Buscador avanzado [EU]

04.09.2020
Pedro Carbonell Zaplana Alicanteko bizilagunak idatzitako "Carta para Aanisa en tiempos de guerra" olerkia izan da irabazlea Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketan, gaztelaniazko poesia kategorian.
07.09.2020
Ermuko Udal liburutegiak helduentzako euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko, frantseseko eta komikien irakurketa kluben eskaintza mantendu du. Talde horietan parte hartzeko izena emateko epea gaur, astelehena, zabaldu da.
08.09.2020
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen da ikastaroa, eta Maite Lorenzo aktore eibartarrak dinamizatuko ditu saioak.
19.08.2020
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Ostegun honetan, abuztuak 20, izango dugu aukera, goizeko nahiz arratseko ordutegian.
29.07.2020
Segurtasun Sailaren barne dagoen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta eman du tenperatura altu iraunkorren eta muturreko maximoen pronostiko bereziagatik. Bereziki biharko -uztailaren 30eko- ostegunerako.
21.07.2020
Ermuko Udalak laguntza-lerro bat ireki du adin txikikoak, mendekoak eta Covid-19ko gaixoak zaindu eta artatzeko pertsonak kontratatu behar dituzten familientzat. Laguntza horien helburua lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, bikotearen…
17.07.2020
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak, Donaser izenekoak, odola emateko saio berria antolatu du. Datorren astelehenean, uztailak 20an, izango dugu aukera, goizeko eta arratseko ordutegian.
16.07.2020
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 2020ko uztailaren 15eko Agindua argitaratu du. Agindu horren bidez, Covid-19 birusak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko prebentzio-neurriak aldatzen dira. Hala, aldaketa garrantzitsuenetako bat da maskara…
07.07.2020
Hainbeste desio izan ditugun uda eta oporrak heltzearekin batera, Ermuko Udal liburutegiak bidaia giden bilduma berritu du, erabiltzaile guztiei bidaiak prestatzen laguntzeko. Azken asteetan hainbat material erosi dira, eguneratuta ez zeuden aleak…
30.06.2020
XXVI. edizioa bart erabaki zen eta M. Ángel de la Calle Cenzual ermuarra izan da garaile Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketaren oinarriek jasotzen zuten narratiba lanen gaia bidaia literatura izango zela. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Ermuko…
26.06.2020
Igande honetan, ekainaren 28an, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, duela mende erdi baino gehiago New Yorken hasi ziren aldarrikapenen harira. Orduan, LGTBI+ kolektiboko pertsona talde batek Stonewall-en euren eskubideen alde egin…
26.06.2020
Santiago Apostoluaren parrokia-elizan meza berezia egingo dute larunbat honetan, ekainak 26, Covid-19 gaitzak jotako pertsona guztiak omentzeko, bai hil direnak, baita gaixotu direnak ere. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta ondoren, otordu txiki bat…
29.06.2020
Udal liburutegiak ikasketa eta irakurketa gelak irekiko dizkie berriro bazkide eta erabiltzaileei bihar uztailak 1eko asteazkenean. Horretarako, protokolo bat egin du zeinean kontuan hartzen dira COVID-19k eragindako osasun-krisiari aurre egiteko…
23.06.2020
Besteak beste, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) izapidetzeko.
23.06.2020
Gaur Dravet Sindromearen Nazioarteko Eguna da. Horregatik duela astebetetik (hilak 16tik) ApoyoDravet Elkartea gaurkoan bukatuko den kanpaina bat garatzen ari da, "Eta bihar balitz? #porunmañanasindravet " lelopean. Helburua da Dravet Sindromea…
24.06.2020
Ermuko Udaleko Gizarte eta Enplegu Zerbitzuek informazioa eskainiko diete Bizitzeko Gutxieneko Diru-Sarrera eskatu nahi duten pertsonei. Orientazioa eta izapidetzea Enplegu Zentroaren bulego berrietan egingo da; horiek Konbentukoa kaleko 5.…
18.06.2020
Covid-19aren pandemiak sortutako ezohiko egoerak bultzada handia eman dio eLiburutegia zerbitzuaren erabilerari, liburutegien testuinguruan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sortutako plataforma Euskadiko Irakurketa…
19.06.2020
Udal liburutegiak 150 titulu inguru gehitu dizkio katalogoari azken asteetan. Helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako liburuak dira, literatura liburuak (eleberria, saiakera, komikia, etab.), askotariko gaiak jorratzen dituzten ez-fikziozko…
22.06.2020
Eusko Jaurlaritzaren Irekia atariak Zaldibarko hondakindegiaren inguruan egiten ari diren obrei buruzko informazioa ematen du astero, baita Alberto eta Joaquín bilatzeko lanei buruzkoa ere.
23.06.2020
Azken hilabeteotan bizitzen ari garen koronabirusaren pandemiak eta konfinamenduak hileta-erritualak eta dolua eramateko modua aldatu dituzte, eta ezin izan ditugu senitartekoak ohi bezala agurtu. Testuinguru horretan, Ermuko Udaleko Gizarte…