Buscador avanzado [EU]

22.09.2023
Datorren astelehenean, irailak 25, Zubiaurreko 50 eta 52 zenbakidun atarien aurrean dagoen lur gaineko aparkaleku publiko osoa irekiko da, obraren 2. fasea amaitu ondoren, Herritarren Segurtasunerako Arloak jakinarazi duenez. Azpiegitura irekita eta…
11.08.2023
Zubiaurre kalearen goiko aldean egiten ari diren aparkalekuko obrak -50. eta 52. zenbakien aurrean eta Zerukoa auzoaren sarreran- azken fasean sartu dira. Haren amaiera eta irekiera gero eta hurbilago daude. Aste honetan, oinezkoentzako zein…
09.08.2023
Bizkaia Etorbideko 21. zenbakian, Lomi Power eremuan eta etxebizitzen sustapenean, jarri den igogailu berria irailean jarriko da funtzionamenduan. Jasogailu berriaren horniduraren eta horren instalazioaren esleipendun den Aszende, S. M. enpresak…
06.07.2023
Kaltxangon, Bizkaia Etorbideko 17. zenbakidun eta 'Larrosianekoa' izen toponimikoa duen harrizko etxea historiara pasatu da. Ekainaren erdialdean, 16tik 18rako asteburuan, eraiste-lanak egin ziren. Une honetan, orubea hutsik dago. Hondeamakina batek…
05.07.2023
Horizonte Europa delakoaren drOp proiektuaren baitan, Berrikuntza Integraturako Metodologia bat lantzen da, 60ko eta 80ko hamarkaden artean eraikitako auzoak auzo moderno eta inklusibo bihurtzeko, hiri-espazioa eta bizilagunen bizi-kalitatea…
16.06.2023
Gaur eta bihar eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku egiteko. Eraispen lana Mallabiko Jon hondeaketa lanak izeneko enpresa egiten ari da, pintza duen garabi batekin.…
14.06.2023
Gaur Bizkaia Etorbideko 17. zenbakia duen eraikina -egun ezagutzen dugun bezala- historiara pasatuko da aste honetan. Asteburu honetan eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku…
14.06.2023
Ermua-Durangoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (HHIk) 2023/2024 ikasturterako matrikulazio epea irekiko du hurrengo astelehenean. Ikasturteko lehen lau hilabeterako matrikula berria ekainaren 19tik 29ra bitartean egin ahal izango da, biak…
12.06.2023
Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko (OLHUIko) ikasleek ikasturteari agur esan diote azken asteetan bisita eta jarduera bereziak eginez. Horien artean honako hauek dira aipagarri: ingurunera irteera natura irakasgaiaren baitan; Orbea…
09.06.2023
Uda eta eskolako oporrak oraindik iritsi ez diren arren, beroa gure artean dago dagoeneko. Egun luzeez eta tenperatura beroez gozatzea tokatzen zaigu. Bihartik aurrera (ekainak 10, larunbata) Ongaraiko parkea eta ur-jolasak zabalik egongo dira gure…
01.06.2023
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako 30 bat ikaslek parte hartu dute gaur goizean Ermuko Pleno Txikian. Udalbatzako kideak ikasleekin bildu dira Agenda 30 proiektuaren baitan, ikasturte honetako gai nagusiari buruzko proposamenak entzuteko:…
29.05.2023
Ermuko Udala oinezkoentzako pasabide berri bat prestatzen ari da Ongarai auzorako igoeran. Aldapa kaleko 3. zenbakiaren parean dago pasabide hori, eta bihar, maiatzaren 30ean, asteartea, zati berria asfaltatuko da. Hori dela eta, trafikoan aldaketak…
25.05.2023
Haurren VI. Kontseiluak agur esan du gaur osteguna, maiatzak 25. Taldea osatu duten Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 22 haurrek gure udalerriko aktiboak eta gabeziak antzemateko erronkari heldu diote, Ermuko eguneroko bizimodua hobetzen jarraitu…
Eibarko Sukaldaritzako eta Ermua-Mallabiko Ile-apainketa eta Estetikako 22 ikaslek hartu dute parte esperientzian.
19.05.2023
Gipuzkoako Urak, S.A. gure herriko San Roke kalean edateko uraren hornidura eta saneamendu sareak berritzeko egiten ari den lanak aurrera doaz. Zuzendaritzak iragarri duenez, datorren astelehenetik aurrera behin-behineko aldaketa ezarriko du…
11.05.2023
Guztira 17 lan aurkeztu dira Ermuko Udalak liburutegiaren bitartez antolatu duen haur eta gazteentzako komiki lehiaketaren laugarren ediziora. Kike Infame eta Martin Azpilikueta komiki adituek eta liburutegiko langileek osatu dute epaimahaia.…
Maiatzaren 6an Ermuan ospatu den 2023ko Jolasaren Eguneko irudi galeria.
05.05.2023
Ermuak Jolasaren Egunaren bigarren edizioa ospatuko du larunbat honetan, maiatzak 6. Egun hauetan udako eguraldia lagun dugun arren, meteorologia agentziek eguraldi ezegonkorragoa iragarri dute larunbat arratsalderako, eta baliteke zaparradak eta…