Imagen
Buscador avanzado [EU]
08.01.2025
Ermua Kirolak udal alorrak eta Sorabox boxeo klubak kirol honetan murgiltzeko entrenamendu saio irekia eta erakustaldia antolatu dituzte larunbat honetarako, urtarrilak 11. Orbe Kardinala plaza izango da jarduera honetarako hautatutako ring-a.
Urtarrilaren 4an Go!Azen 11.0 ikuskizunak Ermua Antzokian utzitako une ederrenak, Oscar Blanco herriko argazkilariaren eskutik.
07.01.2025
Zinez beteriko urtea hasi berri da Ermua Antzokian. Gabon jaien ostean, lau pelikula berriz gozatzeko aukera izango dugu datozen egunetan, ostegunetik astelehenera bitartean. Zineklub saioarekin hasiko da egitaraua, ostegun honetan, Bird drama…
20.12.2024
Udaleko Gazteria zerbitzuak garai berri bati ekin dio eta indarrak berritu ditu, teknikaria kontratatu ondoren. Teknikari horren muin eta xedea gazteriaren beharrei eta kezkei erantzutean zentratuko da, entzute aktiboaren eta jarduera espezifikoen…
20.12.2024
Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Gabonetako jai-egunetara egokituko dituzte euren ordutegiak eta datozen bi asteetan aldaketak egongo dira ohiko irekiera orduetan. Abendutik urtarrilera bitartean Udaleko zerbitzuak erabili…
18.12.2024
Rafael Álvarez, "El Brujo" goitizenez ezagutzen dugun, aktore andaluziar ospetsua, Ermura etorriko da aste honetan. Ostiralean Fernando Fernán Gómezek moldatutako "El Lazarillo de Tormes" liburuaren bertsioa eskainiko du Antzokian.
17.12.2024
Iritsi da urteko azkenaurreko zine astea, eta ostegunetik astelehenera bitartean lau film berri proiektatuko dira Ermua Antzokian.
16.12.2024
Esteban Oroz Aizpun (Etxauri, 1942) margolariak arte garaikidearen erakusketa zabalduko du gaur Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai abenduaren 29ra arte eta lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta asteburuetan…
16.12.2024
Ermuko Udal liburutegiak urteko azkenengo euskarazko ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, abenduak 21, Arratsaldean kontu kontari zikloaren barnean.
Ipuin saioaren izenburua Bidaia da, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago…
13.12.2024
Maria Lourdes Garrido Dominguezek, jaiotzez ermuarra eta adopzioz beasaindarra denak, idatzi eta argitaratu duen lehen liburua aurkeztuko du Ermuan. "Vivir; toda una vida buscando mi propósito" (Autoedizioa, 2024. Amazon: formatu digitalean -2,76…
13.12.2024
Ermua Kirolak Ermuko Udaleko kirol Alorrak udalak dituen kirol instalazioak arautzeko ordenantza berria prestatzeko lanetan dihardu. Testu berriak 2012tik indarrean dagoen araudia ordezkatuko du, eta hamabi urte horietan izandako aldaketak jasotzea…
12.12.2024
Udal Kultura Sailak 'Gabonetako Haur Kanpaina' aurkeztu du, abenduaren erdialdetik urtarrilaren bostera bitartean gazteenentzako jarduerak biltzen dituena. Programazioari hasiera emateko "Ermuchef" ekimenak haurrentzako sukaldaritza jarduerak…
11.12.2024
Jon Plazaola aktore, komediagile eta bakarrizketariak "Tu-tum, Platz" bere azken lana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean.
10.12.2024
Udal Kultura sailak Udako Argazki Lehiaketara aurten aurkeztutako irudiak ikusgai izango ditu aste honetan. Erakusketa Lobiano Kulturguneko aretoetan eskegita dago eta edizioak bildu dituen 49 irudiak aurkezten ditu; horietatik 28 kameraz hartuak…
10.12.2024
Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu datorren asteburuan. Ostegunean, zineklubean, ‘El baño del diablo’ filma ikusi ahal izango dugu, Veronika Franz eta Severin Fiala zuzendarien lana. 120 minutu irauten duen beldurrezko drama da.…
10.12.2024
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Olentzero eta Mari Domingiri zuzendutako gutunen lehiaketa antolatu du aurten ere. Ekimen honen helburua gure harreman informaletan euskara erabiltzea da, ahoz zein idatziz, eta Olentzero eta Mari Domingi ikazkin bikote…