Imagen
Buscador avanzado [EU]
16.03.2023
‘Teatro en Vilo’ konpainiak 'Hoy puede ser mi gran noche' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian, ostiralean iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
15.03.2023
Ostiral honetan, martxoaren 17an, Komikiaren eta TBOaren Eguna ospatuko da lehen aldiz estatu mailan. Horren harira, Ermuko Udal liburutegiak La balada del norte lanaren laugarren liburukiaren ale bat zozketatuko du, Alfonso Zapico egileak sinatua,…
27.03.2023
Bilera irekia ekainaren 3an Ermuan ospatuko den Bagara Ermuko ekitaldiaren antolaketan eta programazioan lagundu nahi duten kolektibo eta pertsona guztientzat
15.03.2023
Ermuko Udalak atzerritartasunari buruzko saio berriak antolatu ditu 2023rako. Lau ekitaldi izango dira guztira, eta Atzerritartasun Orokorrari buruzko informazioa, nazionalitatea lortzeko izapideak eta etxeko langileen araudia izango dira hizpide.
27.03.2023
Ermuko Udalak Enpresen Kudeaketa ikastaroa antolatu du beste behin, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Ekimen honekin, Garapen Ekonomikoko Udal Arloak jarduera ekonomiko berriak martxan jartzen…
14.03.2023
Ongarai Eskolako Lehen Hezkuntzako Bigarren Mailako haurrak Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan izan dira martxoaren 8an, gure inguruko emakumeei balioa emateko eta ikusarazteko egin duten lana aurkezteko.
Ikasleek Juan Carlos Abascal alkateari eta…
14.03.2023
Ostegunean zine aste berri bati hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Zineklubaren saioak Ruben Östlund zuzendariaren ‘El triángulo de la tristeza’ izenburuarekin irekiko du eskaintza. Filma suediarra da, 149 minutu irauten duen komedia dramatikoa,…
30.03.2023
Euskara udalerrian sustatzea helburu duen herriko eragileekin euskara batzordea
Edozein informaziotarako jarri harremanetan Euskara Sailarekin: euskara@udalermua,net
22.04.2023
Aurten Hernanin dagoen LARRE-GAIN sagardotegira izango da bisita.
Euskara praktikatu, dibertitu eta sagardotegi giro ezin hobea ezagutzeko aukera zoragarria.
Autobusa eta bazkaria 50€ren truke.
Plazak mugatuak dira, beraz, izena eman…
23.03.2023
Ermuko Berbalagunekin zure arropa berrerabiltzen, aldatzen eta egokitzen ikasiko duzu. Eskuzko joskintza eta makinazkoa ere ikasiko duzu.
Ikastaroa 4 ostegunetan emango da, martxoaren 23 eta 30ean eta apirilaren 20an eta 27an
Parte hartzeko eman…
13.03.2023
Ermuko Izarra Centre eraikinean kokatzen den Toi et Moi sormen estudioa Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko ikasleekin elkarlanean aritu da kamiseta lerro bat sustatzeko kanpaina bat sortzeko.
13.03.2023
Ermuko Kultura Zinegotzigoak, Udal liburutegiaren bitartez, Ermua Hiria literatur lehiaketaren hogeita bederatzigarren edizioa antolatu du.
10.03.2023
Edizio honetan 8 establezimenduk saiatuko dira dauden sarietako bat eskuratzen. Sariak hiru izango dira, hain zuzen: edizioko kazolatxorik onena, kazolatxo tradizionalik onenak eta hurbiltasuneko produktu-irizpideetara gehien hurbiltzen den…
10.03.2023
Ermuko Udalak Folkez Blai musika lehiaketaren XVIII. edizioa antolatu du. Lehiaketaren helburua sustraiko musika sustatzea eta folk generoa jorratzen duten musika-taldeentzako hedapen-plataforma izatea da.
10.03.2023
Juan Carlos Abascal Ermuko alkatea Amorebietako AIC automozio zentroaren eraikin berriaren inaugurazioan izan da ostiral honetan. 10.000 metro karratuko eraikinak digitalizazioarekin, konektibitatearekin eta elektrifikazioarekin lotutako jarduerak…
08.03.2023
Bizkaiko eta Euskadiko eskubaloi selekzioko taldeek Ermuan entrenatuko dute hurrengo bi asteburuetan.
09.03.2023
Consuelo Pillajo eta Blanca Vera, Jesusen Santa Mariana (Marianita ahizpa edo mojak) ordenako erlijiosoak, Kaikorren (Kenya) lanean ari direna, bihar -martxoaren 10ean- gure udalerria bisitatuko dute. Misio horrek Afrika ekialdean Euskal…
09.03.2023
Bizkaiko blues-jazz zirkuitua Ermura iritsiko da larunbat honetan The Cyborgs taldearen eskutik. Bikote italiarrak bertaratzen diren guztiak harritu eta erakarriko ditu lehen minututik.
08.03.2023
Ainoa Buitrago kantariak kontzertua emango du ostiral honetan Ermua Antzokian, iluntzeko 8 eta erdietatik aurrera.
08.03.2023
Garapen Ekonomikorako Udal Arloak Ermua Digital City tailer teknologiko berriak antolatu ditu apirilaren 11, 12, 13 eta 14rako. Ekimen hau 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea du helburu,…