Orientazioa aztertu eta horren inguruko gogoeta egin da, LHIKko jardunaldian

06.06.11
Ekonomi Sustapena

Ermua eta Mallabiko LHIKk orientazioren inguruko gogoeta egin du, emaitzarik onenak lortze aldera hori nola bideratu aztertuz. Gogoeta zentroak antolatutako jardunaldi teknikoaren baitan egin da, zeina azken ostiral goizean egin zen Lobianon Kultur Gunean. Goiz horretan, Madrilgo Tomillo Fundaziotik etorritako Luis Mari Lopezen, Ondarroako DBHko Institutotik etorritako Garbiñe Badiolaren eta Toki Garapen alorreko gure lankide Amaia Fernandezen testigantza eta hausnarketak ezagutzeko parada izan genuen. Jardunaldiari hasiera eman zion alorreko zinegotziak, jardunean dagoen Jose Luis Araujok. Agintariak orientazio profesionalaren nondik norakoei buruz hitz egin zuen, udalerriko etorkizuna abiapuntu harturik. Jardunaldira berrogeita hamar bat pertsona hurbildu ziren.

Zinegotziaren ondoren, lehen hitz egiten Madrilgo Tomillo Fundaziotik etorritako Luis Mari Lopez zuzendaria izan zen. Honek beraien lan egiteko moduaz eta urteetako eskarmentuaz hitz egin zigun. Jarraian, Gerbiñe Badiolak, gauza bera egin zuen, bere hitzek Ondarroako Txomin Badiola institutuaren esperientzia helarazi zigutelarik. Azkenik, Toki Garapen alorreko gure lankide Amaia Fernandezen testigantza eta hausnarketak ezagutzeko parada ere izan genuen, gure erakundean jarraitzen den ereduari hulbilpen eta aurkezpena egin baitzion.

Kafea hartzeko atseden aldiaren ondoren, tailerra egin zen, ‘Orientazioa eta nerabezaroa: etorkizuneko erronka’ titulupean. Tailerrean parte hartu eta azalpenak eman zituzten zentroko koordinatzailea den Nagore Dominguez, gizarte integratzailea den Sandra Cidek eta Yasmin Acosta ikasle ohiak. Saio aurkeztu eta moderatzaile lanetan jardun zuen alorreko zuzendari Rosalaria Herrerak.

Jarraian, jardunaldian zehar erabilitako materiala uzten dugu PDF formatuan, interesa duenak ikus, irakurri edo behera ekartzerik izan dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat