Berrikuntza eta kudeaketaren hobekuntza amaierarik gabeko prozesua
Berrogeita hamar pertsona bildu ziren Ermuko Lobiano Kultugunean bart Europako Kalitatearen XVII. asteko egitarauaren barne Euskalit erakundeak antolaturiko jardunaldian. Jardunaldiari jarritako titulua “Etorkizuneko erronkei erantzuten duen kudeaketarantz" zen. Bertaratutakoek hainbat udal administrazioetan barne nahiz kanporako zerbitzuak hobetu eta kalitatean gora egiteko xedez abian jarritako ekimen eta planen berri jaso genuen, erakunde horietatik etorritako protagonisten ahotsean.
Jardunaldiaren helburua bikoitza zen, batetik betetzeke dauden erronkak identifikatzea eta, bestetik, herritarren asmo eta beharrei hobeto erantzun asmoz erakundeak aldatu eta egokitzeko tamaina ertaineko hainbat udalek gauzatu dituzten esperientziak aurkeztea.
Carlos Totorika alkate eta Bizkaiko Batzordeko kideak eguna eguna eta egitaraua ireki zuen. Agintariak Eudelen laguntza eta aholñkularitzarekin hainbat udalek berritu eta hobetzeko jarraitutako esperientziak laburbildu zituen, emandako urratsak eta eboluzioa zehaztuz. Azken hamabi urteetan egindako lana errepasatu zuen eta bide horretan aurrera egitearen alde agertu zuen, “berritze eta hobetze lana ez baita inoiz amaitzen”. Mendizaleei gertatzen zaienaz konparazio bat eginez ondokoa esan zuen’ mendizaleak mila metroko mendi igo eta gero, bi milakoan pentsatzen du eta, hori lortzean, hiru milakoa gainditzeko erronka du, mugarik gabe beti gehiago nahi izanik”. Horrez gain, oraindik berrikuntza xede ez duten administrazio eta kudeatzaile guztiei helburu hori bere egin eta dutenekin bat egitera animatu zien”.
Beasaindik etorritako Julen Urteagak komunikazioan aurre eginez, kudeaketa hobetzeko beraien esperientziaz mintzatu zitzaigun. Hizlariak tresna garrantzitsutzat jo zituen barneko kudeaketa batzordea, urteko plana eta intraneta.
Etxebarriko alkate Loren Olivalm aldiz, Eudelek bultzatzen duen Berrikuntzaren Agendan parte hartu izanaren esperientzia izan zuen hizpide. Bere udalerria hobeto ezagutzen lagundu zigun, datuetan murgilduz eta irudiez baliatuz bisita eginda.
Ermuko alkateorde eta modernizazio, langileria eta idazkaritza alorretako zinegotzi Jose Luis Clementek gure herrian berrikuntza jomuga izanik gara eta jarraitu izan dugun mapa edo ibilbidea azaldu zuen, zeina lau lerro estrategiko dituen: erakundea, gizarte, ingurunea eta ekonomia atalen berrikuntza. Lau oinarri eta zutabe horien barne azken urteetan landu izan ditugun proiekturik garrantzitsuenak ditugularik.
Azkenik, Politika Publikoak ebaluatzeko Euskal Sozietatearen presidente José Luis Gómez Llanos, lana horretaz aritu zitzaigun eta horren inguruko esperientzi zehatz bat aurkeztu zigun.
Argazkia | Txostengilea | Erakundea | Txostena |
---|---|---|---|
|
|
Ermuko Udala | |
|
|
Beasaingo Udala | |
|
|
Etxebarriko Udala | |
|
|
Ermuko Udala | |
|
|
Aholkularia |
|
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n