Buscador avanzado [EU]

23.04.2007
Ermuko Udalabatzak, herriko ostalari eta merkatarien elkartearekin batera, harrera egin zien azken larunbatean Ourenseko ‘O Barco de Valdeorras’ herriko agintari eta ordezkariei. Herri biak senidetu egingo dira 2007. urte honetan. Galiziarrak izan…
24.04.2007
Gaztela eta Leoneko Erkidegoaren bandera gure udaletxeko mastan jarri zen, Erkidegoak atzo bere jai eguna ospatzen zuelako. Ermuan dugun Gaztela eta Leoneko Zentro kulturaleko ordezkariek udaletxera etorri ziren bandera bat oparitzera. Talde horren…
19.04.2007
Lesakako (Nafarroa) ordezkari taldea Ermura etorri da gaur, espedienteak kudeatu eta izapidetzeko ‘Abiapuntu’ programa eta izen bera duen bulego birtualaren hasi-masiak ezagutzera. Taldearekin batera Lesakako alkatea bera, Juan Fermin Mitxelena…
19.04.2007
Ermuko zentro galiziarrak letra eta idazle galiziarren inguruko jardunaldiak ospatzen dihardu aste honetan. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa da, eta hori Maria Mariña Carou idazle eta olerkariari dedikatu zaio. Ekintzen egitarau ofizialari azken…
03.04.2007
Jordi Sevilla ministroa gaur Ermura etorri da eta Udalbatzarekin bildu, batzar aretoan. Herri Administrazioetako titularra Ermura etorri da, ‘Watch it!’ (www.watch-it.org) ekimenaren itxiera ekitaldian parte hartzeko. Ekimen horrek hainbat lurralde…
04.04.2007
Ermuko Udalbatzak bat egin du gaur ‘Foro Ermua’ taldeari herriko izena ez erabiltzeko eskatu dion herri ekimenarekin. Udalbatzaren erabakia aldeko hamalau botorekin hartu da. Organoa hamazazpi kideek osatzen duten arren bi zinegotzi ez dira gaurko…
04.04.2007
‘Foro Ermua’ taldeari herriko izena ez erabiltzeko eskatu eta sinadurak bildu dituzten herritarren taldea pozik agertu da gaur Udalbatzak ekinenarekin bat egiten duela ikusi ondoren. Taldeko hiru kide eta bozemaleek agerraldia egin dute udaletxean…
10.04.2007
Udal honetako Udalbatzarraren gehiengo osoaren erabakiz, EIN eta Toki-udalbatzen arteko 2007. urteko hitzarmen-deialdiaren baitan langabezian dagoen jendea kontratatuko da "Garapena sustatuz, enplegua sortuz" izeneko proiektua garatzeko. Pertsona…
28.03.2007
Beti Ondon telefono mugikorrentzako antenak jartzeko lizentzia aldi-batez bertan behera utzi du gaur udal honek. ‘Telefonica Móviles’ eta ‘Vodafone’ enpresek udal futbol-zelaiko argien euskarrietan antenak jartzeko lizentzia eskatu ondoren…
29.03.2007
Udal Gizarte-ekintza sailak argitalpena kaleratu du eskaintzen duen zerbitzu psikosozialaren berri emateko. Zerbitzu hori espezializatu, konfidentziala eta doakoa da, nerabe eta horien familientzako. Argitalpenak zerbitzua zer den (definizioa),…
02.04.2007
Udalbatzaren Osokoa asteazkenean ezohiko bilkurara bilduko da. Bilkura hamabietan hasiko da. Eguneko gai-zerrendan zortzi puntu daude eta gehienak Ekonomia eta Ogasunekoak dira. Bilkuran jorratuko den lehenengo gaia ondorengo hau izango da:…
23.03.2007
Udal honek jada martxan jarri du bulego birtuala, herritarrek izapideak on line gin ahal izan ditzaten. Bulego birtual hori izatez web aplikazio bat da, Udalaren web-gunean txertaturik dagoena eta udalarekin izapideak on line egitea ahalbidetzen…
26.03.2007
Txindurri txistu eta dantza taldeak azken asteburu honetan ospatu ditu bere egunak. Taldearen ospakizuna eta ‘euskararen’ aldeko Korrika ekimena egun berean herritik pasatzeak, mesede egin zion kaleko giro eta partaidetzari. Herriko plaza eta…
27.03.2007
Udaleko gizarte ongizate eta emakumearentzako zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru…
19.03.2007
Ermuko Udalbatzak erregistro telematikoa sortzea eta hori arautzea erabaki du. Erabakia aho batez onartu dute Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek, aurreko astean egindako azken Osokoaren Bilkuran. Erregistro telematikoaren araudia…
09.03.2007
Ermuko Udalbatzak obra publiko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskolaren berri zuzena jasan zuen azken Batzorde Informatiboan. Bilera horretan Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko arduradun eta teknikari,…
13.03.2007
Ermuko udalak bere egingo du bihar “Udalerriko gaietan eta herrigintzan Emakume eta Gizonen arteko berdintasuna bultzatzearen aldeko Europako Gutuna” deritzan agiria. Agiriarekin eta bertan jasotako irizpideekin bat egiteko eta horiek betetzeko…
15.03.2007
Ermuko Emakumeen Asanbladak kargak dituzten eta laguntza behar dutenei atenditzen diharduten pertsonen inguruko datu-bilketa eta azterketa egingo du. Horretarako, gaurtik hasi eta datorren astelehenera bitartean hainbat bilera egingo ditu. Bilera…
08.03.2007
Pirritx eta Porrotx pailazoek ikuskizuna eskainiko dute bihar Ermuan. Bikote ospetsua bere azken disko eta muntaia aurkeztera dator: ‘Mari Motots’ izenekoa. Emanaldia Zineman izango da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ikuskizun hori Korrika…
09.03.2007
Udalak obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen ikasteko eskola eratu du, langile kualifikatuak prestatu ahal izateko. Proiektua aurrera atera du José Luis Araujo alkateordeak zuzentzen duen Ekonomi Sustapen, Enplegu eta…