Imagen
Buscador avanzado [EU]
15.11.2006
Kontratazio udal sailak erakundean aplikatuko den lehen zerbitzu-gutuna ezarri eta iragarri du. Zerbitzu-gutuna definizioz agiri bilduma bat da, non kudeatzen diren zerbitzuen eta horiek kudeatzeko hartu diren kalitate-konpromisoen berri ematen…
07.11.2006
Ermuan olio-dastatze ekitaldi bat egingo da datorren astean. Jarduera ‘Lobiano Gastronomi Elkarteak antolatu du, Aukera Berdintasunerako udal sailaren laguntzaz. Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman dezakete Emakumearen Topaguneko…
07.11.2006
San Roke kaleko 9. eraikineko hirugarren pisuan gasak eragindako leherketa izan zen atzo eguerdian. Istripua, lehenengo zantzuak adierazi dutenez, butano gasaren kontzentrazioak eragin zuen. Etxebizitzan une horretan zeuden hiru pertsonetatik bi…
09.11.2006
San Martin azokako argazki lehiaketaren zortzigarren edizioa larunbatean egingo da, azoka ospatzen den egun berean. Lehiaketa herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren industria, merkataritza eta turismoko…
10.11.2006
Ermuak San Martin azoka ospatuko du bihar. Aurtengoarekin, herri ekimen honek bere hamazazpigarren edizioa beteko du. Herriko plaza nagusia eta inguruko kaleak bisitariz beteko dira, jende uholdeak espero baitituzte antolatzaileak. Herriak, egun…
31.10.2006
Bilboko Merkataritza Ganberak ordezkaritza bi irekiko ditu Durangaldean. Ordezkaritza berriok Ermuan eta Durango jarriko dira, atzokoan erakundean iragarri zuenez. Ganberak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Ermuko Udalarekin eta Durangoko…
02.11.2006
Euskal Birusa elkarteak erakusketa antolatu du Ermua Zineman erabili izan diren antzinako tresna eta erremintekin. Erakusketari ‘Ermua Zinemako tresneria’ izena jarri izan zaio. Ekimena San Martin kulturala deritzanaren barne dago. Erakusketan…
06.11.2006
Hogeita hamar ekoizle eta baserritar baino gehiagok parte hartuko dute aurtengo San Martin azokan. Zapatuan Durangaldea eta Lea-Artibai ibarretik etorritako ekoizleek hogeita hamar postu luze beteko dituzte. Horiek guztiek, baserriko eta ortuko…
26.10.2006
Ermuko mikologi jardunaldien XIX. edizioa gaur hasiko da. Programan aurreikusita dagoenez gaurko eguna kirolari dedikatuko zaio eta afari-omenaldi bat izango da. Afari horretan Santiago Fuentes eta Juan Malvar korrikalariei omenaldia egingo zaie,…
06.10.2006
Gaztela eta Leoneko kultur zentroak egunotan ospatzen dihardu kultur eta kirol astearen XIV. edizioa. Egitarauari aurreko aste bukaeran eman zitzaion hasiera, zenbait kirol jarduerarekin. Larunbat arratsaldean, kalba txapelketa jokatu zen Beti…
10.10.2006
Denboraren bankua’ izeneko ekimena gaur 7,30etan aurkeztuko da gure herrian. Gizarte ekimen horri ‘auzopolis’ izena jarri diote eta horretan, eguneroko zereginei aurre egiteko auzokideen arteko laguntza -interesik eta irabaz asmorik gabekoa-…
22.09.2006
Ermua atxiki egingo zaio Euskadin automozioaren sektorea garatzeko punta-puntako zentroa sortzeko eratu berri den Fundazioari. Bilboko erakustazoka edo beste azpiegitura berriekin egin bezalaxe, ekimenari ingelesezko izena ipini zaio eta horretatik…
26.09.2006
“Oso oroipen atsegin eta ahaztezina”. Hitz horiekin laburbildu du orain egun batzuk Kordobako Guadalquivir Goiena zonaldea bisitatu duten berrogeita hamar ermuarrez osaturiko taldeak. Bidaiarien buru Carlos Totorika alkatea joan da eta honekin…
15.09.2006
Ermuar talde bat Kordobako lurraldeetan Gualdalquivir Goieneko eskualdea eta bertako herriak bisitatuko dituzte. Taldearen buru herriko alkate Carlos Totorika Izagirre joan da. Honekin batera, bidaia egin dute bere taldeko José Luis Clemente, Félix…
08.09.2006
Herriko Extremadurako zentroaren kideak udaletxean izan dira gaur lurralde hartako bandera entregatzeko Udalbatzari, gaurkoan ospatzen baitzen bertako jai eguna. Talde buru gisa, Diego Ramón González Jara presidentea etorriz, zeina Carlos Totorika…
24.07.2006
Mª Domínguez San Juan lankidea (1966-2006) hil egin da. Administrazio hau eta bereziki udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak ezbehar bat gehiago jasan dute azken asteburuan. Mª Asun larunbat arratsaldean zendu zitzaigun, berrogei…
25.07.2006
68 urteko gizon bat hil egin da gaur ermuan eguerdiko hamabi eta erdietan gertatu den piroteknia-istripuan. Ermua Santiago Apostuluaren omenezko herriko jai nagusiak ospatzen dihardun atzotik eta gaur zuen bere egun nagusia.
Hildakoa Jesús Maria…
27.07.2006
Ermua herria kalera atera zen atzo ‘Karmaniri’, Karmani’ (Jesús María Zanguituri) azken agurra emateko. Karmani astearte eguerdian istripu baten ondorioz hil zen, botatzera zihoan txapliguak bere gorputzaren kontra eztanda egin eta gero. Herri osoa…
31.07.2006
Zebitzu hobetzeko gauza batzuk egingo ditugula eta berrien kanalak ez du funtzionatuko betiko moduan irailera arte. Hala eta guztiz ere, edozer berri garrantzitsuari adi egongo gara jendeari kontatzeko. Horrela, mesedez barkatu eragozpenagatik.
13.07.2006
Lobiano kultur elkartea pozarren agertu da eta oso positibotzat jo du, egun gutxi herrian ospatutako gastronomi jardunaldien VI. edizioa. Elkarteko ordezkari eta bozemale den Jesus Portugal Agirrek adierazi digunez, harrituta dago, jardunaldiak nola…