Imagen
Buscador avanzado [EU]
26.09.2005
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute.…
27.09.2005
Gaztela eta Leoneko Zentro Kulturalak bi lehiaketa deitu ditu, urtero antolatzen duen eta aurten hogeita hirugarren edizio betetzen duen kultur eta kirol astearen barne. Jarduerak eta egitaraua ofizialki datorren larunbatean, urriaren 1ean, hasiko…
28.09.2005
Udal honek Enpresa-proiektuen I. lehiaketadeitu du, adin nagusiak izan eta Ermuan enpresa jarri nahi duten guztientzat. Lehiaketaren helburua bikoitza da, batetik, enplegu egonkorreko enpresa-ekintzaileen jarduerak sustatzea eta, bestetik,…
29.09.2005
Ermua-Mallabia Lanbide-hastapenetarako Ikastegian irakasleak hautatzeko prozesuaren Epaimahai Kalifikatzaileak onartu berri ditu parte hartu ahal izango duten behin-betiko hautagaien zerrendak. Halaber, organoak erabaki du lehen eta bigarren probak…
30.09.2005
San Pelaio auzoan eraikitzen ari diren Babes Ofizialeko 30 etxebizitzen planoak jada web gune honetan zintzilikaturik daude, kontsultatu eta ikusi nahi duen ororen eskura. Agiri grafiko horiek aste honetan bertan jaso ditugu, unitatea eraikitzen ari…
29.09.2005
“Mudo-Drogot” talde zinemazaleak antolatzen duen zine-klubaren emanaldiek aurrera egingo dute gaur, zine alemaniarraren zikloan iraila honetarako programatutako hirugarren eta azken filmarekin. Gaur Oliver Hirschbiegel zuzendariaren, ‘El hundimiento…
30.09.2005
‘Galatea’ taldeak gaur gauean poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Zineman, gaueko 10,15etan. Sarrera doakoa izango da, salbuespen gisa, muntaia Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen duelako. Antzezlanaren titulua ‘…
19.09.2005
Galiziako Parlamentuaren presidente berria, Dolores Villarino Santiago andrea, gure udaletxean egon zen Totorika alkatearekin pasa zen ostiralean. Politikari biek solasaldian jardun zuten ordu erdi inguru. Ondoren, Villarino presidenteak herriko…
20.09.2005
Bihar irailaren 21ean, asteazkena, udalak San Pelaion sustatutako 30 etxebizitza esleitzeko lehen zozketa egingo da. Zozketa publikoa izango da eta ‘Miguel Angel Blanco’ kiroldegian egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera. Zozketa horretako…
21.09.2005
Ikusmin handi egon da gaur eguerdian BOE motako etxebizitzak zozketatzeko udalak antolatutako ekitaldian. Ehunka pertsona bildu da udal kiroldegian zozketa zuzenean jarraitu ahal izateko. Jendetza ugari ezin egontasunez eta isil-isilik zain egon da…
22.09.2005
Atzoko aurrerapenean emandako hitza betetzeko xedez, gaurkoan zozketatu berri diren BOE motako etxebizitzen gaia berreskuratu eta sakonduko dugu. Atzoko estuasunak pasa eta gero, udalak San Pelaion sustatutako etxebizitzen esleipendun suertatu diren…
22.09.2005
Ermua-Mallabiko Lanbide-hastapenatarako Ikastegian LHIK jardungo duten irakasleek hautatzeko prozesura onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak jendaurrera jarri dira. Zerrendak atzo sinatu zituen Carlos Totorika alkateak eta, jada,…
22.09.2005
“Mudo-Drogot” talde zinemazaleak antolatzen duen zine-klubaren emanaldiek aurrera egingo dute gaur, zine alemaniarraren zikloan iraila honetarako programatutako bigarren filmarekin. Gaur Dani Levy zuzendariaren, ‘La Jirafa’ luzemetraia ikusi ahal…
22.09.2005
Gure herriak kulturen arteko astearen III. edizioko ekitaldiak hartuko ditu gaurtik hasi eta larunbatera bitartean. Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzaren ekimen honek Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak hartzen ditu barne. Horregatik hiru…
23.09.2005
Karra Elexaldek ez du gaur Ermura etortzerik izango, gaixorik dagoelako, Kultura udal sailak aditzera eman berri duenez. Aktoreak lumbalgia du eta ezin izango da bertaratu gaur gaberako programatu zegoen emanaldira. Elexaldek gaurkoan bere azken…
09.09.2005
Udal honek San Pelaion eraikitzen ari diren 30 etxebizitzen zozketan parte hartuko duten pertsonen behin-betiko zerrendak onartu berri ditu. Zerrenda horiek ikusgai daude gaurtik bertatik eta udaletxeko iragarki-oholean edo udalaren web-gunearen…
14.09.2005
Udal honek Enpresa-ideien I. lehiaketa deitu du, Ermuko eta Mallabiko ikasle gazteentzat. Lehiaketaren helburua bikoitza da, batetik, enpresa-ekintzaileen kultura sustatzea eta, bestetik, Ermuko eta Mallabiko ikastetxeetan dabiltzan ikasleen sormena…
16.09.2005
Galiziako Parlamentuaren presidenteak Ermua bisitatuko du gaur. Carlos Totorika alkateak eguerdian hartuko du Dolores Villarino Santiago presidentea udaletxera egingo duen bisitaldian. Politikari sozialista hauen arteko bilera arratsaldeko ordu…
16.09.2005
Ongarai auzoan dagoen ‘Gure Etxea’ eraikina, duela gutxira arte kolektiboen egoitza eta lehenago kuarteletxea izandakoa, erreformatzeko obrak urrian hasiko dira. Hain zuzen ere, eraikina osorik erreformatzen hasteko jarri den eguna urriaren 3ko…
19.09.2005
Toki-garapeneko jardunaldien III. edizioa hartuko du Ermuak, urriko hilabetearen lehen astean. Enplegu eta Eragintza udal alorrak antolatutako programak (Europako Gizarte Funtsaerekin batera finantziatuta) “toki-garapena eta bere dimentsio…