Buscador avanzado [EU]

07.04.2006
Glu-glu konpainiak ‘Todos nacemos vascos’ obra antzerkira eramateko egin den egokitzapena aurkeztuko du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Obra titulu bereko liburuaren egokitzapena eta EITBko ‘Vaya semanita’ programaren…
11.04.2006
San Pelaio auzoko jai-batzordeak aurrera jarraitzen du bere ekintzekin, auzoa dinamizatu eta, batez ere, sozialki berrindartzeko asmoz. Hori horrela, hastear dugun Aste Santu eta Pazkoa egunetan kapera apaintzea erabaki dute, gabonetan hasitako…
29.03.2006
Udal liburutegiak Hans Christian Andersen idazle danimarkar famatuaren lanak bildu eta erakusketa antolatu du. Bildumari ondokoa titulua jarri izan zaio: ‘Behin batean… Hans Christian Andersenen ipuinak’. Andersen autore oparo eta famatuari…
28.03.2006
Jon Arretxe eta Antxon Irusta idazleak Ermura etorriko zaizkigu, apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko prestatu diren jardueren barne. Idazle eta herriko ikastetxeko ikasleen arteko topaketa horiek jarduera nagusiak izango dira.…
29.03.2006
Herriko jaiak prestatzeko diru gehiago egongo da aurten. Udalak aurtengo programa prestatzeko 186.700 euro erabiliko ditu, hain zuzen ere. Hau da, antzinako hogeita hamaika milioi pezeta pasatxo. Udalak aurtengo jaietarako 13.400 euro esleitu diru,…
31.03.2006
Emakumez bakarrik osaturiko taldeak, ‘Evaren alabak’ produkzioa aurkeztuko du gaur Ermuan. Antzeztokian guztira hamahiru emakume egongo dira, batetik ‘Izarraitz’ antzerki taldeko kideak eta, bestetik, herriko Antzerki Eskolak eman duen azken…
17.03.2006
Udal liburutegiak eskulanen tailerra antolatu du biharko larunbat arratsalderako, etengabe zerbitzu dinamizatzeko jarraitzen duen dinamikaren barne. Tailer horretan ‘Aitaren egunerako opariak’ prestatzeko eta aurkezteko moduak landu eta irakatsiko…
17.03.2006
‘Sointek produkzioak’ konpainiak antzerki musikal bat haurrentzat eskainiko du bihar arratsaldez, Ermua Zineman, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ikuskizunak ‘Xurdin ipotxen munduan’ titulua du. Taldeak dioenez biharkoa ikus daitekeen antzerki…
22.03.2006
Kultura sailak Iñurrategi anaiek Himalayara egindako espedizioetan ateratako argazkien bilduma Ermura ekarri du eta erakusketa antolatu du Teresa Murga eraikinaren beheko aldean. Bilduma ‘Hire Himalaya’ titulatzen da eta material hori izen…
24.03.2006
‘Teatropello’ konpainiak ‘Emakumeak gori-gori’ lana antzeztuko du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Antzezlana Edurne Rodríguezek idatzitako obran oinarriturik dago. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta martxoaren…
15.03.2006
Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XII. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bia aukera…
13.03.2006
Berrogei gazte Madrilera joango dira, gazteria zinegotzigoak antolatu duen aurtengo lehen txango kulturalean. Bidaia martxoko azken asteburuan egingo da, hain zuen ere, martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean. Zinegotzigoak eskainitako 44 plazatik…
16.03.2006
Gaurko zine-klubeko saioan amaiera emango zaio martxoan programatu izan den emakume zuzendarien zikloari. Pelikula drama bat da, ‘Gamelua izatea askoz ere errazagoa da…’ titulatzen dena eta 2004an estreinatu zuena, Valeria Bruni zuzendariak.…
06.03.2006
Hogei bat gazte bildu zen larunbat honetan, udal liburutegiak antolatutako ‘Arratsaldez kontu-kontari’ ekimenaren saioan.
08.03.2006
Udal liburutegiak logotipo berria aukeratu du. Lehiaketako irabazlea Joana Fernández Sánchez ermuar gaztea da, epaimahaiak atzo arratsaldean ezagutarazi zuenez. Irabazleak 18 urte ditu eta Gasteizko Arte eta Diseinu Eskolako ikaslea da. Saridunak ‘…
09.03.2006
Gaurko zine-klubean, Isabel Coixet zuzendari kataluniarraren ‘La vida secreta de las palabras’ filma emango da. Filma aurtengo urteko Goya sarien irabazlea izan da, izendaturik zegoen bost aipamenetatik onentzat aukeratu baitute lau kasutan: filma,…
10.03.2006
Suripanta antzerki taldeak, Franca Rame eta Dario Fo senar-emazteak erdibana idatzi zuten ‘Bikote irekia’ obra antzeztuko du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Egokitzapena eta zuzendaritza, Carmen Galartza zuzendariarenak dira. Obran…
28.02.2006
Aurtengo Inauteriari agur esango dio gaur Ermuak. Inauterietako asteartea betidanik giro eta zalaparta handiko eguna izan dugu gure herrian. Aurtengoak ere ez du itxura txarrik eta ziurrenik tradizioa errepikatu egingo da, goizean goizetik ikusi…
01.03.2006
Udal Kultura Sailak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako I. lehiaketa antolatu du. Ekimenari ‘Folkez Blai’ izena jarri zaio. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak…
02.03.2006
Hilabete berriari ekiteak, kultur programazioa berritzea dakar. Hori horrela, zine-klubak ere ziklo berriari ekingo dio martxoan zehar, emakume zuzendariei dedikatuko zaiena hain zuzen ere. Hortaz, datorren hiru asteetan zehar beste hiru emakume…