Imagen
Buscador avanzado [EU]
05.11.2008
Eskolabarri ikastetxeak aipamen berezia jaso berri du, jasangarritasunaren aldeko bere jarrera eta ekarpenagatik. Aipamen hori Eskolako Agenda 21 proiektuaren barne etorri zaio. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumeneko sailek publikoki…
08.10.2008
Titulu iradokitzaile horrek barne biltzen ditu 2008-09 ikasturteko Guraso Eskolaren helburu eta asmoak. Aurtengo berrikuntza nagusiak hiru dira, batik bat. Lehenik, herrian ditugun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek horretan parte hartuko…
04.09.2008
Ermuko Haurreskolak hasiera ofiziala eman dio gaur goizean 2008-2009ko ikasturteari. Ikastegiak bere ateak ireki ditu gaur goizean goiz, inskribatutako ume goiztiarrenak hartzeko. Ikasturte honetarako lehen egunean hilabeteetatik bi urtera bitarteko…
04.09.2008
Herriko Kzguneak informatikako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du datozen hilabetetarako. Hasi berri dugun iraila honetarako ikastaroen eskaintzan hamazazpi proposamen bilduta daude. Ikastaroen artean ondoko aukerak daude: Internet erabiltzen…
08.09.2008
Milaka ikasle, irakasle eta hezkuntzaalorreko langile aste honetan bueltatuko dira beren ikastetxe eta zereginetara. Gure herriko milaka ikaslek hasiera emango diote aste honetan 2008/2009 ikasturteari. Gehienak herriko ikastetxeetan bertan, LHan…
03.09.2008
Herriko Helduen Hezkuntza Zentroak (HHE) 2008-2009 ikasturterako matrikula aldia ireki berri du. Interesatuek zentroko bulegora –Teresa Murga eraikineko bigarren solairura- joan daitezke izena ematera, iraila honetako lanegunetan eta arratsaldeko…
12.06.2008
Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza udal sailak makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko ikastaro berria egingo du. Ikastaro hori langabezia eta Eusko Jaurlaritzaren Lanbide zerbitzuan izena emanda duten langabetuei eskainiko zaie.…
11.06.2008
Udal Pintura Eskolako ikasleek amaitu berri dugun ikasturtean pintatu dituzten lanak bildu eta erakusketa antolatu dute Lobianon. Erakusketan eskolako ikasle gazte nahiz helduek pintatutako taulatxo eta koadroak ikus daitezke, horien artean natura…
06.06.2008
Inmigrazioari buruzko jardunaldiak gori-gori jarriko dira aste bukaera honetan. Bihar egitarauan bildutako ekintzetatik garrantzitsuenetariko bat gauzatuko baita, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11etatik aurrera hasiera emango zaion kultura…
19.05.2008
Herriko haurtzaindegiak datorren 2008-09 ikasturterako matrikulazio aldiari ekin dio gaur. Izen-emateak maiatzaren 30era bitartean hartuko dira. Datozen bi asteetan zehar izen ematen duten umeek iraila edo urrian hasiko dira zentrora joaten. Ermuko…
05.05.2008
Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina berri bati ekin diote udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten eskualdeko familiei dei eginez. Kanpainak bederatzi egun daramatza martxan eta jada, sei…
30.04.2008
Herriko haurtzaindegia maiatzean ateak irekiko ditu herritarrek ezagutu ahal izateko eta nahi dutenak seme-alabak matrikulatzeko. Haurtzaindegia zabalik izango da maiatzaren 5eko astelehen arratsaldean, bertaratu nahi duten guztientzat. Zerbitzuko…
25.04.2008
Saharar herriari laguntzeko plataformak eta udal honek kanpaina berri bati ekin diote udan Saharako umeak etxean hartzeko programarekin bat egin nahi dituzten familiei dei eginez. Ekimen bultzatzaileek idatzi bi kaleratu dituzte herriko familiei bat…
21.04.2008
Ramon Alzate Saez de Heredia irakasleak, aurtengo Gurasoen Eskola jarduerari amaiera emateko ekitaldiaren protagonista behinena izan den. Alzate gatazken analisi eta konponbidea emateko gaiaren irakasle katedraduna da, Euskal Herriko Unibertsitatean…
14.04.2008
Eskolabarri ikastetxeak kirol eta baloreei buruzko mintegia gauzatuko du gaurtik datorren igandera bitartean. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da. Ekimena, batez ere, zentroko familia, ikasle eta irakasleei zuzentzen zaie. Nolanahi ere, zabalik…
16.04.2008
Udal Hezkuntza sailak Prestakuntza eta Elkartzeko jardunaldia prestatu du biharko. Jardunaldi horrek amaiera emango dio aurtengo ikasturteko Guraso Eskola programari. Jardunaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da eta arratsaldeko bost eta erdietan…
25.01.2008
Ermuko Kzguneak sinadura elektronikoari eta horren erabilerari buruzko ikastaroak programatu ditu otsailerako. Hemendik aurrera, hilero egingo dira horrelako ikastaroak herritarren artean eskaria mantentzen den bitartean, herri-erabilera anitzak…
07.01.2008
Herriko haurtzaindegia zabalik izango da datorren ostegunean herritarrek ezagutu ahal izateko. Zerbitzuko arduradunek jarduera prestatu dute oraingo edo etorkizuneko gurasooi instalazioak erakutsi ahal izateko. Bisita ordua arratsaldeko sei eta…
13.12.2007
Udal Immigrazio eta liburutegi zerbitzuek kultura arteko harremanei buruzko tailerra antolatu dute ikastetxeetako gazteentzat . Tailer hori bihar, abenduaren 14an, egingo da eta 12 urtetik 14ra bitarteko adina duten DBHko ikasleentzat pentsatua dago…
19.10.2007
Gurasook zailtasun franko izaten ditugu seme-alabei emozioak eta horien ondorioak bideratzen irakasteko. Horren inguruko eskulibururik ez eta formula magikorik ez baitago, izaki bakoitzak modu ezberdinean antzeman eta bizi baititugu sentimenduak.…