Imagen
Buscador avanzado [EU]
29.04.2015
Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean urteko bigarren hiruhilekoan egingo dituen tailerrak iragarri ditu. Honetan 8 orduko tailer trinkoa eta 18 orduko iraupena izango duten beste bi tailer izango dira. Izena emateak gaur hasi dira eta dauden…
30.04.2015
Udal Liburutegiak bere ordutegia luzatuko du datorren astelehenetik –maiatzak 4- ekainaren 21eko igandera arte, ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
23.04.2015
Gaur Liburuaren Eguna ospatzen da mundu zabal osoan eta hori dela-eta, Ermuko udal Liburutegiak jardunaldia bereziki irakurleekin eta oro har zerbitzuko erabiltzaile diren pertsona guztiekin batera ospatu nahi du.
20.04.2015
UNESCOk apirileko 23a "Liburuaren eguna eta egile edo autore eskubideen eguna mundu osoan" izendatzea erabaki zuen 1995.
16.04.2015
Ermuak Euskal Jaiaren hogeita hamazortzigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko Txindurri dantza eta txistu taldeak antolatzen du. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute,…
16.04.2015
Pedro Zarrabeitia bizkaitarrak argazkien erakusketa jarri du Lobiano Kulturgunean. Bilduma Lobianoko lehenengo aretoan jarrita dago eta hogei bat irudik osatzen dute.
16.04.2015
Santiago Apostoluaren elizan abesbatzen kontzertua egingo da gaur iluntzean, Bizkaiko udaberriko XXXVI. abesbatza-kontzertuen barne. Emanaldiak hiru abesbatzek hartuko dute parte; herriko ‘Pispillu’, Sondikako Olagüe Abesbatza Elkartea eta ‘Kantalai…
07.04.2015
Liburuaren Eguna, apirilak 23, ospatzeko, udal liburutegian gure zerbitzuko erabiltzaile eta lagunak ozenki irakurtzen erakutsiko duen bideo bat egiten ari gara. Bideo horretan hainbat adinetako pertsonek parte hartuko dute, irakurtzeko euskarri…
27.03.2015
Dxusturi Teatroa konpainiak ‘Konpota’ tituluko muntaia dakarkigu Ermuko Lobianora. Antzezlana Philippe Gaulierrek idatzitakoa da –jatorrizko hori Antton Lukuk euskaratu duelarik- eta Pablo Ibarluzeak zuzentzen duelarik.
26.03.2015
Ermuko udal Liburutegiak, Ondarroa, Markina-Xemein, Iurreta eta Durangoko liburutegiekin batera, udaberriko denboraldi honetarako liburu eta ikus-entzunezkoen gomendioz beteriko gida argitaratu dute.
27.03.2015
Liburutegian Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak (EIPS) martxan jarri duen liburu digitalen mailegua erabiltzen laguntzen dizugu. Zerbitzu berri hau eLiburutegia deitzen da liburu digitalen deskarga sistema legala da.
16.03.2015
Udal Kultura Sailak eta herriko folk musikako taldeek lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako X. lehiaketa antolatu eta deitu dute. Ekimena orain bederatzi urte abiarazi zen eta hari ‘Folkez Blai’ izena jarri zitzaion, harrez geroztik bere…
17.03.2015
Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiriko” XXI. Literatur Lehiaketa deitu du. Lanak maiatzaren 5era artean aurkeztu aurkeztu ahal izango dira. Modalitate bakoitzean, prosa nahiz olerkian, 400 € saria jasko dute…
11.03.2015
‘Adrián Costa’ kantari eta musikari galiziarra Lobianora datorkigu asteburuan emanaldia ematera. Berarekin bat banda izango dugu. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da.
06.03.2015
Liburutegiak “Arratsaldean kontu kontari” izeneko ekimena hartuko du aste honetan, -martxoaren 7ko larunbat arratsean. Hileroko lehen asteburuetan egin legez, ipuin kontaketa saio berri bat prestatuko du gaztetxoentzat.
Ipuin saioaren izenburua “…
09.03.2015
Udal Liburutegiak bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko azken hilabeteetan egiten diharduen apustuan, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako komiki baten zozketa egiten dihardu.
Otsailean…
04.03.2015
Azken asteetan udal Liburutegiko langileok Bertako Bildumari astindu berri bat ematen ari gatzaio Bertako Bildumari, gure herriari buruz gehiago jakiten jarraitu ahal izan dezazuen.
27.02.2015
Gorakada konpainiak haurrentzako antzerki emanaldia aurkeztuko du bihar larunbat arratsaldean Ermua Antzokian. Taldeak “Aladdin” izeneko ikuskizuna dakar.
27.02.2015
Euskara eta Kultura Sailak (Lobiano Kultur gunea, Biblioteka eta Antzokia) haurrentzako ekitaldi guztiak agenda batean batu dituzte eta horren berri emango dute bai kaleko “muppietan”, ikastetxeetan zein umeak eta familiak ibiltzen diren tokietan.…
03.03.2015
Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.