Buscador avanzado [EU]

13.03.2006
Berrogei gazte Madrilera joango dira, gazteria zinegotzigoak antolatu duen aurtengo lehen txango kulturalean. Bidaia martxoko azken asteburuan egingo da, hain zuen ere, martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean. Zinegotzigoak eskainitako 44 plazatik…
16.03.2006
Gaurko zine-klubeko saioan amaiera emango zaio martxoan programatu izan den emakume zuzendarien zikloari. Pelikula drama bat da, ‘Gamelua izatea askoz ere errazagoa da…’ titulatzen dena eta 2004an estreinatu zuena, Valeria Bruni zuzendariak.…
09.03.2006
Gaurko zine-klubean, Isabel Coixet zuzendari kataluniarraren ‘La vida secreta de las palabras’ filma emango da. Filma aurtengo urteko Goya sarien irabazlea izan da, izendaturik zegoen bost aipamenetatik onentzat aukeratu baitute lau kasutan: filma,…
10.03.2006
Suripanta antzerki taldeak, Franca Rame eta Dario Fo senar-emazteak erdibana idatzi zuten ‘Bikote irekia’ obra antzeztuko du gaur Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Egokitzapena eta zuzendaritza, Carmen Galartza zuzendariarenak dira. Obran…
28.02.2006
Aurtengo Inauteriari agur esango dio gaur Ermuak. Inauterietako asteartea betidanik giro eta zalaparta handiko eguna izan dugu gure herrian. Aurtengoak ere ez du itxura txarrik eta ziurrenik tradizioa errepikatu egingo da, goizean goizetik ikusi…
01.03.2006
Udal Kultura Sailak folk musikako herriko taldeekin lankidetzan jardunez, folk musika taldeentzako I. lehiaketa antolatu du. Ekimenari ‘Folkez Blai’ izena jarri zaio. Lehiaketa honetan 4500 euro banatuko dira saritan. Garaile suertatzen den taldeak…
02.03.2006
Hilabete berriari ekiteak, kultur programazioa berritzea dakar. Hori horrela, zine-klubak ere ziklo berriari ekingo dio martxoan zehar, emakume zuzendariei dedikatuko zaiena hain zuzen ere. Hortaz, datorren hiru asteetan zehar beste hiru emakume…
03.03.2006
Ariel Rot musikariak kontzertua emango du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Argentinarra beste bi lankiderekin etorriko da, hirukote akustiko bat osatu eta ‘Ahora piden tu cabeza’ titulua daraman bere azken diskoa…
03.03.2006
Gaur hasiko dugun asteburuak kultur eskaintza anitzaz gozatzeko parada emango digu. Gaur gauena, Ariel Rot musikari argentinar famatuak kontzertu akustikoa emango du Zinema, bere azken disko aurkezteko: ‘Ahora piden tu cabeza’. Emanaldia hamarrak…
23.02.2006
Aurtengo Inauterien egitarauari hasiera emango zaio ofizialki gaur arratsaldean. Herriko ikastetxeek gaur ‘Eguen zuri’ deritzan egun ospetsua ospatuko dute gaur. Herriko eskola ume eta ikasleek jai izango dute arratsaldean eta hiru t’erdietatik…
24.02.2006
‘Pastora’ izeneko hirukote katalanak kontzertua emango du gaur Ermuan. Emanaldia Ermuan Zineman izango da, gaueko hamarra eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio dute eta takilan eros daitezke, oraindik lekuak badaudelako. Taldea bere…
16.02.2006
Gaur gauean amaiera emango zaio Eskandinaviako zinearen pelikulak aurkezteko zine-klubean otsaila honetarako antolatu den zikloari. Gaueko hamarrak eta laurdenetan, Bent Hamer zuzendariaren ‘Kitchen stories’ tituluko filma emango da Zineman. Komedia…
21.02.2006
Gazteria zinegotzigoak, Gazteria Informatzeko Zerbitzuaren bidez, aurtengorako antolatu duen lehen kultur eta aisialdiko bidaiaren jomuga Madril izango da. Txangoa martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean egingo da. Horretan 18tik 25era bitarteko…
09.02.2006
Gaurko zine-klubearen emanaldian, Peter Fly zuzendariaren ‘La Herencia’ ipiniko da. Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Gaurkoa Eskandinaviako zikloaren bigarren pelikula da. Filmak 107 minutu irauten duen drama da eta parte hartzen…
10.02.2006
Mikel Losada aktore ospetsu eta ermuarra, protagonista izango da gaur gauean bere jaioterrian antzeztuko duen obran. Luke Thineheartek idatzitako ‘El hombre de los dados’ aurkeztuko da gaur gauen Zineman, Ramón Barearen zuzendaritzapean. Ikuskizuna…
13.02.2006
2006ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi du kartel lehiaketaren epaimahaiak hartutako erabakia eta irabazlearen izen-abizena. Lana ordenadorearekin eginikoa da, bertan benetako argazkiak eta pailazo baten aurpegi marratua…
02.02.2006
Mudo-Drogot Cinematógrafo elkarteak hilero antolatzen duen zine-klubaren barne, Eskandinaviako zinearen zikloari emango zaio gaur hasiera. Gaur gauean ‘Anaiak’ tituluko filma emango da, Danimarkako Sussane Bier zuzendariarena. Pelikula drama bat da…
02.03.2006
Gazteria zinegotzigoak orri elebidun bat kaleratu du, gazteentzat aurten programatuko dituen ekintzak aurkeztu eta ezagutarazteko. Orri horretan adierazten denez, aurreko urteetan harrera ona jasan duten ekintzak mantendu egin dira programazioan eta…
03.02.2006
‘Ez dok hiru’ Bikoteatroa antzerki konpainiak bere azken produkzioa ekarriko digu gaur Ermura. Mikel Martínez eta Patxo Telleria bikoteak ‘Larru haizetara’ tituluko muntaia aurkeztuko digute Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Obra komedia bat…
03.02.2006
‘Ceuta: hiria eta muga’ titulua duen argazki bilduma ikusgai dago udal liburutegiko erakusketa gelan. Argazkiak Fidel Raso argazkilariarenak dira eta hiriaren hainbat toki eta ezaugarri jasotzen dituzte. Erakusketa zabalik izanen da datorren…