Buscador avanzado [EU]

03.12.2020
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu; gure hizkuntzaren eguna, egunez egun, urtez urte eta mendez mende, bihotzetik bihotzera eta, batez ere, ezpainez ezpain jauzika iritsi zaiguna.
04.12.2020
Ermuko Udalbatzak tokiko lehenengo Haurren eta Nerabeen Plana onartu du, Udal talde politiko guztien babesarekin. Dokumentu hori indarrean izanik, Ermuak UNICEFen Haurren Lagunen Hirien Zigilua (CAI) eskuratzeko aukera izango du. Haurren eta…
30.11.2020
Gaur Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna da, "30 urte pertsonak eta hiriak eraldatzen mundu hobe baterako" leloa duena. Egun honetan Hiri Hezitzailearen Gutuna onartu izanaren 30. urteurrena eta Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen ditugu…
26.11.2020
Euskaraldia ekimena bide erdia betetzear dago. Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta bi asteko epera mugatutakoa. Azaoaren 20ko…
19.11.2020
Bihar, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Egun unibertsal hori ospatzeak gogora ekartzen du Nazio Batuek Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa onartu izana. Konbentzio horrek haurrak eskubide osoko subjektu aktibotzat…
17.11.2020
Ostiral honetan hasiko da Euskaraldia. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskara gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin aritzeko ariketa praktikoa egingo da. Ermuko Udalak ere parte hartuko du ekimenean, eta herriko beste 65 elkarterekin…
29.10.2020
KZguneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako gaiei buruzko zuzeneko hitzaldi berriak antolatu ditu. Azaroko aste guztietan 30 minutuko saioak eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, YouTubeko KZguneaTIC kanalaren bidez.
23.10.2020
Euskal Birusa elkarteak jakinarazi du bertan behera utziko dela San Martin azokaren XXXI. edizioa, datorren azaroaren 14rako aurreikusita zegoena. Azken 30 urteetan azoka antolatzen aritu ostean, elkarteak adierazi du “zalantzarik gabe, pertsonen…
22.10.2020
Ermuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 12 ikaslek parte hartuko dute Haurren Kontseiluaren laugarren edizioan. Gaur osteguna, urriak 22, lehen aldiz bildu dira Orbe Kardinala plazako kioskoan, Juan Carlos Abascal alkateak proposatutako erronken…
19.10.2020
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu da larunbat honetan Arrigorriagan, beharrezko segurtasun neurriak beteta, eta Irune Basagoiti ermuarra izan da garailea.
13.10.2020
Ekimenak irakurketak sareak josteko duen gaitasuna azpimarratu nahi du eta opariaren bidez irakurketa partekatua ahalbidetu. Euskal Birusa elkarteak Irakurri, Gozatu eta Oparitu (IGO) ekimenaren XIV. edizioa hasi du gaur herriko udal…
09.10.2020
Ermuko Udalak gainazalak desinfektatzeko 270 litro esprai eta 350 maskara banatu ditu herriko ikastetxe eta akademien artean. Ermua BHI Institutuak, San Pelaio, San Lorenzo, Anaitasuna, Eskolabarri eta Ongarai Eskolek, Akerlei eta Eremu akademiek,…
06.10.2020
Aurtengo ikasturtean parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada
02.10.2020
Ermuko Udalak Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea gaikako sarearen lehen saioan parte hartu du, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen barne. Guztira 34 udalerrik parte hartzen dute Gasteizko Udalak koordinatzen duen sare horretan, eta Ermua da…
28.09.2020
Berbetan ekimenak bi hitzaldi berri eskainiko ditu, euskararen erabilera eta ezagutzarekin zerikusia duten gaiak lantzeko eta gogoeta egiteko. Martxoan Covid-19aren pandemiak eragindako etenaldiaren ondoren, Euskal Birusa elkarteak, Udal…
29.09.2020
Euskara ikasi ahal izateko Ermuan ditugun bi ikastetxeetan -udal Euskaltegian eta Kaltxango AEK-n- hurrengo ostegunean hasiko dituzte 2020-2021 ikasturteko aurrez aurreko eskolak. Covid-19 birusaren pandemiak baldintzatutako ikastaro berribat.
29.09.2020
Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldi berria irekiko duela iragarri du. Izenemate hori 2019 eta 2020an zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak bederatzi egunez –urriaren 1tik 9ra bitartean- abenduan, urtarrilean, edo otsailean haur-…
24.09.2020
Udal Euskara Sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita zazpigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.
25.09.2020
Badator Euskaraldiaren edizio berria! Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko da ekimena, eta euskara Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzea du helburu, aurtengo leloak dioen moduan.
18.09.2020
Hirugarren edizioa urriaren hasieran abiatuko da eta 500 ikaslek parte hartu ahal izango dute Urrian hasiko da I''m Bizi – Gaztedi Durangaldea ekimenaren 2020-2021 ikasturtea. Durangaldeko ikastetxeetako ikasleak biltzen dira urteroko hitzordu…