Imagen
Buscador avanzado [EU]
28.03.2012
Ermuko Udal Liburutegiak xakeari buruzko liburu, filma, ikus-entzunezko eta web estekak batzen dituen gida bat argitaratu du,.Gida hau joku/kirol honetara hurbiltzeko Ermuko Xake Taldearen laguntzaz Liburutegiak hilero antolatzen duen ekimenaren…
02.04.2012
Apirilean, Ermuko udal liburutegiak artean irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekimen antolatuko ditu: iPad-en mailegua irakurgelan, herriko liburudendetan deskontuak liburutegiko bazkide txartela erakutsiz, Irakurketa Klubetako hitzorduak eta…
21.03.2012
Liburutegi hau Eskola Liburutegiak Dinamitzatzeko Planaren emaitza da, udal Liburutegiaren bitartez gure Udalak eta irakasleen klaustroak bultzatu dutena
22.03.2012
Udal Liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikaslegoari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Elkartze hauen helburua liburua idatzi eta irakurri dutenekin partekatzen duenaren hurbiltasuna dela medio irakurzaletasuna sustatzea…
12.03.2012
Udal Liburutegiak sormen ekimen eta eskulanei buruzko materialak berrantolatu ditu ikusgarriagoak eta topatzeko errazagoak izan daitezen, berauek elkarren ondoan jarriz eta seinaleztatuz.
08.03.2012
Berbalagun egitasmoak aurten bere X. urteurrena betetzen du eta dagoeneko bete-betean dihardu, inoiz baino jende gehiago apuntatu da eta. Hala, euskaraz aritzeko asmoz, 85 lagun astean ordu betez elkartzen dira, norberaren euskara hobetuz edota…
07.03.2012
Martxoak 8aren -Emakumaren Nazioarteko Egunaren- inguruko materiala biltzen duen gida kalean dago. Gida elkarlanean argitaratu dute Aukera Berdinenetarako udal sailak eta udal liburutegiak.
Gida horretan emakumea eta generoaren gaiak ardatz dituzten…
06.03.2012
Iñaki Eizmendik Berbetan jardunaldien XII. edizioari hasiera emango die gaur arratsean. Gizarte hezitzaileak bi hitzaldi emango ditu gaur Lobiano Kultur Gunean bertara biltzen diren guraso guztiei. Lehenengo saioa gazteleraz izango da, arratsaldeko…
29.02.2012
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urtero antolatzen duen Film Laburren Zirkuituaren -Laburbira- bederatzigarren edizioa bihar hasiko da Ermuan, Euskal Birusa elkarteari esker. Ekimenaren helburua euskaraz egindako ikus-entzunezko produkzioa…
01.03.2012
Martxoan izango den euskaren inguruko gogoetak bultzatzen dituen Berbertan jardunaldiko egitaraua itxi da. Udal euskaltegia, AEK, Euskal Birusa Kultur elkartea eta herriko Eskolabarri eta Anaitasuna ikastetxeek, dagoeneko, zehaztu dituzte Ermura…
01.03.2012
Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizeko ordutegian xakearekin loturiko ekimen bat, eta arratsaldean ipuinekin zerikusia duen beste bat.
Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren…
21.02.2012
Zure azala, berotzeko goxoena den izara!! moduko batekin alai hasiko genuke eguna. Hala bedi, eta horretarako aurten ere, Euskara Sailaren ekimenez V Piropo lehiaketa abian jarri du, zeina Balendin Deunaren egunetik -otsailaren 14tik- zabalik…
02.02.2012
Larunbatean -otsailaren 4an- Minbiziaren Aurkako eguna ospatzen dugula-eta, udal liburutegiak liburu, ikus-entzunezko eta web baliabideak biltzen dituen gida prestatu du, gaixotasuna agerian jartzeko egingo diren ekintzekin bat egiteko eta antzemate…
03.02.2012
Hileko lehen larunbata guztietan egin legez, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du bihar. Goizeko ordutegian xakearekin loturiko ekimen bat, eta arratsaldean ipuinekin zerikusia duen beste bat.
Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren…
23.01.2012
Ermuko udal Liburutegiak hala nahi duten pertsonei USB memoriak edo pendriveak salduko dizkie 10 €ko prezioan. Zerbitzu hau, inprimatze eta fotokopiak egitearen kasuetan bezala, ordaindu behar diren bakarrak dira, gainontzeko zerbitzuak doakoak dira…
13.01.2012
Hileko lehen larunbatero egin legez, Ermuarrak xake taldeko kide bi liburutegian izango dira bihar bazkideekin jokatzeko, horien zalantzak argitzeko eta, batez ere, arauen, partida hasteko edo bukatzeko moduen, taktika, estrategia eta abarren…
10.01.2012
Ermuko Udal Liburutegiak, berriro ere, bere ordutegia luzatuko du hala nahi duten ikasleek urtarrila eta otsaileko azterketak bertan presta ditzaten.
Urtarrilaren 9tik 29ra bitartean liburutegia 14 ordu eta erdi egongo da zabalik etengabe, goizeko 9…
02.01.2012
Urte zaharra joan zaigu eta urte berriarekin batera Olentzerok herriko etxeetan opariak laga ditu. Hala egin zuen udal liburutegian ere, ostiralean Olentzerori gutuna izeneko ekintzan parte hartu zutenek hainbat opari jaso zituzten. Ekimen hori…
30.12.2011
Udal liburutegiak egun hauetan Ermuko idazleek egindako liburuak toki nabarmen batean jarri ditu jendea irakurtzera animatu eta herriko sortze-lanari baliozkotasuna emateko asmotan.