Buscador avanzado [EU]

16.05.2016
Donostiako ospitalera eraman zuten bart arratsean Ermuko ikastetxe publiko bateko eraikinaren hegaletik lurrera erori eta zauriturik gertatu zen mutiko gaztea -adin txikikoa- herriko Udaltzaingoak gaur ezagutzera eman duenez. Zaurituak 13 urte ditu…
05.05.2016
Ermuko Udalbatzak aho batez onartu du Europar Batasunera iristen diren errefuxiatuei babesa emateko mozioa maiatzaren 3ko Osoko Bilkuran.
09.05.2016
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak hainbat ekintza antolatu ditu gaurko, maiatzaren 9a, Europaren Eguna ospatzen baita.
22.04.2016
Astelehenean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia Aste honetan izandako lurrikararen ondorioz Ekuadorren bizi duten egoera latza kontuan izanda, Ermuko Udalak biztanleria ekuatoriarrarekin solidario izatea erabaki du. Nazioarteko…
18.04.2016
Derrigorrezko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Ermuan bertan pasatzeko deia eta aukera izanen dugu ermuarrok maiatzean, hala nahi badugu behintzat. Azterketa horretan bi eta lau gurpileko ziklomotoreen jabeek, nahiz ibilgailu bereziak dituztenek…
19.04.2016
Herritarren Segurtasunerako udal sailak informazio kanpaina egingo du merkatu plazako nasa soilik bertako merkatarientzat eta zamalanentzat erreserbaturik dela gogorarazteko herritarren artean. Espazio hori azpiegituran saltokiak dituztenentzat…
08.04.2016
Txirrindularien 56. Euskal Herriko Itzulia jokoan da aste honetan zehar, lehiaketarekin batera egin ohi duen eguraldi kaxkarrarekin. Txapelketa bihar, apirilak 9, amaituko da, eta azkeneko bi etapak oso gertutik jarraitzeko aukera izango da Ermuan.
04.04.2016
Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak bi ekintza antolatu ditu datozen egunotarako, Arrazakeriaren Kontrako Astea dela eta. Gizakien salerosketaren fenomenoak pertsona migratzaileei eragiten die gehienbat, babesik gabe baitaude, eta bereziki inguruan…
21.03.2016
2016ko urtarrilaren 31n, honako albisteekin hasi genuen eguna:
22.03.2016
Aste Santua dela eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, martxoaren 24tik 28ra bitartean, biak barne, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta…
11.02.2016
Zubiaurretik eta Ongarai auzotik igarotzen diren bideetan zenbait aldaketa egin berri ditu Herritarren Segurtasunerako alorrak, zonalde horietatik doazen oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko. Zubiaurre kaletik pasatzen den BI-2301…
11.12.2015
Kurdistan, estaturik gabeko munduko naziorik handiena, Komite Internazionalistak eta Ermuko Gazte Asanbladak antolatutako jardunaldien protagonista nagusia da. Pasatu den abenduaren 2an Karlos Zurutuza kazetari independenteak eskainitako…
14.12.2015
"Emigrar y buscar refugio: Un derecho de todas las personas - Pobrezia eta gerratik ihesi datozenekin elkartasuna" izenburupean, Ermuko Nazioarteko Elkartasun eta Lankidetza Kontseiluak jardunaldiak antolatu ditu abendurako.
26.11.2015
Ermuko ikastetxeetako 400 irakasle eta ikasle inguru Road Showa ikusten izan dira gaur Antzokian. Ekimen horren helburua gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, alkoholaren edota drogen eraginpean edo abiadura handiegian gidatzeak dituzten…
24.11.2015
Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk Road Show ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute ostegunean, azaroaren 26an. Trafiko istripu baten antzezpena da Road Show, eta elementu multimediak biltzen ditu…
13.11.2015
Festa-gau bat, gazte bat eta haren bizitza eta ingurukoena aldatuko dituen trafiko istripua dira azaroaren 26an Ermua Antzokira iritsiko den Road Showaren osagaiak. Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk…
01.10.2015
Ermuko Udaleko alderdi politiko guztiek aho batez onartu dute Europako mugetara iristen diren errefuxiatuei laguntza emateko akordioa. Irailaren 30ean izandako osoko bilkuran, Udalbatzako hamazazpi kideek adierazpenaren aldeko botoa eman dute; beraz…
02.10.2015
Boluntarioak eta mintza-lagunak hartzeko kanpaina berria hasi da Ermuak ‘Hitz egidazu’ programaren baitan hizkuntza boluntarioak lortzeko kanpaina berriari ekin dio. Programak boluntariotza linguistikoa bultzatu nahi du. Horretarako, ahozko…
24.09.2015
Laurogeita bi urteko gizona zauritua izan eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte gaur eguerdian Ermuko Gipuzkoa Etorbidean kalean –trenbidearen azpiko aparkalekuan- furgoneta batek kolpatu ondoren, herriko Udaltzaingoak ezagutzera eman…
24.09.2015
Etxeko lanen sektorean aritzen diren pertsonen lan erregulazioari buruzko informazioa eskainiko da datorren irailaren 28an, astelehena, Lobiano Kultur Gunean. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta helburua etxeko lanen araudiaz mintzatzea…