Imagen
Buscador avanzado [EU]
20.07.2017
Ehun eta hirurogei (160) txirrindulari gaztek parte hartu zuten igandean benjamin, alebin eta infantil mailako neskato eta mutikoentzako lasterketan, zeina estatuko kategoria zuen eta Anbreko (Mallabia) poligonoan korritu zen. Proba ermuko…
21.07.2017
Play-back lehiaketak itxiko du gaur koadrilen arteko aurtengo jolasak. Lehiaketa gaur gauean jokatuko da, gaueko hamar eta erdietatik aurrera. Epaimahaiak berriz ere Eibartik etorritako gazteek osatuko dute eta bozketa bi egingo ditu. Lehenengoan…
21.07.2017
Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Jai-egitaraua lepo dago, eskaintza zabala eta denon gusturako jarduerak baitakartza aukeran. Aurten ia astebete jaietan pasatzeko parada izango dugu, eta gozatzeko. Koadrilen…
20.07.2017
Lau egun baino ez dira falta 2017 honetako Santixau jaien hasiera ofizialerako, eta Ermua jada murgildu da jai giroan. Txarangen arteko joko eta lehiaketek, kirol txapelketek eta musika ekitaldiek girotu dute herria jaietako egitaraua hasi zenetik,…
20.07.2017
Santixau jaien baitan, aurtengoan ere, bi eskupilota partidaz gozatu ahal izango dugu Ermuan. Patroiaren egun nagusian -25ean- eta biharamuneko Santa Ana egunetan -26an- izango da. Uztailak 25ean bi pilota partidu profesional jokatuko dira frontoian…
21.07.2017
Herriko Santixau jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Deba eta Ermua artean egungo garraio eskaintza osatzeko.
Asteburu honetan, uztailaren 22tik 23ra bitarteko gauean, larunbatetako ohiko zerbitzua indartuko da…
17.07.2017
Santixauko padel txapelketaren lehen edizioak, jada, badu garaile-zerrenda, ostiraletik igandera bitartean San Pelaioko pistetan jokatu izan diren partiden emaitzen arabera. Bart –igande goizean- finalak jokatu ziren, jarraian sariak banatzeko…
14.07.2017
Hamar egun baino ez dira falta 2017ko Santixau jaiak hasteko, eta Ermua gaur bertan, ostirala, murgilduko da festa giroan. Asteburuan zehar ekitaldi ezberdinak ospatuko dira herriko jai nagusiei begira kaleak girotzeko.
17.07.2017
Ermuko festa giroko lehenengo asteburuaren biharamuna eta gero, astea ekitaldiz blai hasiko dugu 2017ko Santixauak hasteko aste bat baino falta ez den honetan.
Gaur astelehena, uztailak 17, txarangen jokoekin jarraituko dugu 19:00etatik aurrera Orbe…
19.07.2017
2017ko Santixauetako jai egitarauak martxan eta bizi-bizi jarraitzen du, eta ostegun honetan Ermuko haurren txanda izango da. Herriko txikienek goizetik gauera arte ekitaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bihar.
19.07.2017
Asteburu honetan Artarrai mendi taldeak Urkora 69tan ezetz! proba herrikoi eta lehiaketaren edizio berria gauzatuko du. Jarduera herriko Santixau jai eta egitarauaren barne dago. Proba larunbatean eta goizeko 10:00etan hasiko da Patxi plazatik,…
13.07.2017
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteko Anne Erauskin Martinez (1998) jokalariak estatuko selekzioaen deia jaso du berri ere eta uztailaren 27 abuztuaren 6ra bitartean Eslovenian jokatuko den Europako 2017 Txapelketa jokatuko du.
05.07.2017
Carlos Totorika Ermuko alkateak iragarri du Betiondon Kalistenia parke bat eraikitzeko obra kontratatu dela 35.000 euroren truke. Kontratua sinatzen denetik hilabete bateko epea izango du esleipendun enpresak parkea eraikitzeko.
Gazte talde batek…
06.07.2017
Ermuko atletismoak garaipenak eskuratzen eta poztasunak sortzen jarraitzen du estatuan zehar lehiatzen diren txapelketa ezberdinetan. Oraingoan Torrenten izan da, Valentzian, pasatu den asteburuan ospatu den XXXII. Promesen Espainiako Atletismo…
05.07.2017
Urteroko legez, Ermuko Jaien egutegia Sallabente auzoko festekin hasiko da aurten ere. Sallabenteko Jai Batzordeak jaietako programazioa aurkeztu du, eta egunik handienak asteburu honetan izango dira.
Gaur asteazkena motorrak berotzen hasiko gara…
29.06.2017
Udak eta musika elektronikoak bat egingo dute larunbat honetan Elektrojaia jaialdiaren edizio berrian. Ekimen ezagun honen bederatzigarren edizioan dozena artistatik gora izango ditugu aurten Ongarain kokatuko diren bi eszenatokien gainean.
Jaia…
30.06.2017
Beatriz Gamiz Kultura, Berdintasun eta Euskara zinegotziak gure herriko Santixau jaietako egitaraua aurkeztu du gaur, ostirala. Guztira 97 ekitaldik osatzen dute datozen festetako programa, eta urtero bezala, txarangen jolasekin hasiko da uztailaren…
21.06.2017
Lau hilabeteko liga lehiaketaren ostean, amaitu da Ermuko Udal Kirol Erakundeak antolatutako Padel Txapelketa Sozialaren bigarren edizioa. Ekainean zehar jokatu dira lehiaketako hiru kategorietako –emakumezkoena, gizonezkoena eta mistoa- azkenengo…
13.06.2017
Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak (E.K.Ek) urteko asanblada nagusia deitu du ostegunerako, ekainaren 15erako. Asanblada hori ohikoa da eta Lobiano Kultur Gunean egingo, arratsaldeko zazpia laurdenetatik aurrera.
09.06.2017
Ermuko Santixau jaietako kartel lehiaketako epaimahaiak jada aukeratu du aurtengo edizioko garailea. Rubén Lucas García Torreaguerako (Murtzia) bizilagunaren obra izan da irabazlea. Sari horri esker, hilabete barru hasiko diren jaiak iragarri eta…