Imagen
Buscador avanzado [EU]
18.01.2008
2008ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi du kartel lehiaketaren epaimahaiak hartutako erabakia eta irabazlearen izen-abizena. Lana diseinu grafiko eta ordenadorearekin eginikoa da, bertan arrautza apurtu duen txita jaio…
18.01.2008
“Paraiso antzerkia” talde arabarrak haurrentzako ikuskizuna ekarriko du bihar Ermua Zinemara. Taldeak “Bremengo musikariak” izeneko obra antzeztuko du. Ikuskizuna arratsaldeko bostetan hasiko da. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hasi…
11.01.2008
Astelehenetik aurrera udal liburutegiak goizetik gauera bitarteko ordutegi berezia izango du, otsaileko azterketak ate joka baitauzkagu. Zerbitzua zabalik izango da egun osoan zehar goizean goizetik hasi eta goizaldeko ordu batak bitartean,…
14.01.2008
Berrehun pertsonatik gora pasa dira Gabon Parkearen irakurketa txokotik, parkea zabalik egon den egunetan. Horietatik, %85 haur eta gazteak izan dira, gainerako %15 helduak izan direlarik.
08.01.2008
Udal liburutegiak aterkiak utziko dizkie bazkideei euria denean. Aukera hori izango dute liburutegiko bazkide izan eta aterkia eskatzen dutenek.
Maileguak hogeita lau (24) ordutarako egingo dira eta aterkia eramaten duenak bere bazkide txartela utzi…
09.01.2008
‘Mudo-Drogot Cinematógrafo’ taldeak hasi berri dugun 2008a ekingo dio aldaketa askorekin. Hortaz, ‘Urte Berri, bizitza berri’ errefrauaren esan nahiari orpoz-orpo jarraituko dio. Eta ez da esaldi hutsa. Zine-kluba goitik behera aldatuko baita aurten…
09.01.2008
‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak ‘Delirious’ filma proiektatuko du bihar zine-klubekoa saioan. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Urtarrileko saioak komedia…
19.12.2007
Udal liburutegiak ‘Megairakurleak’ lehiaketako sari gehiago banatuko ditu gaur arratsaldean. Sari banaketa hori Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko seietan.
20.12.2007
Gaur gaueko zine-klubaren saioak ‘Lucio’ filma proiektatuko du, Ermua Zineman gaueko bederatzi eta erdietan. Lanak Parisen bizi den Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza kontatzen du. Horren bizia Bernard Thomasek idatzitako liburura bildu zen…
18.12.2007
Ermuko udal liburutegia irakur zaletasuna sustatzeko X. Maria Moliner kanpainaren finalera sartu diren hiru zerbitzuren artean egon da. Kultura Ministerioak jakinarazi berri digu hori orain egun batzuk gure udalean jaso izan dugun eskutitz batean.…
14.12.2007
Gorakada taldeak ipuinak eta txotxongiloak uztartzen dituen muntaia ekarriko digu bihar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Emanaldiak ‘Titirikontuak’ titulua du eta Euskara hutsean gauzatuko…
19.12.2007
Gabon jaiak gain-gainean ditugunez gero, herriko haur eta gazteek Gabonetako parkea izango dute xede datozen jai eta opor egunetan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Aurtengo edizioan…
11.12.2007
Ermuko udal liburutegiak FEMP erakundearen (udalerri eta probintzien Espainiako federazioaren) saria eskuratu du, irakur zaletasuna sustatzeko 2007 kanpainan. Saria honetan datza: 200 liburu, orrialdeen markagailuak eta bestelako material berezia.…
13.12.2007
Mudo-Drogot taldeak antolatzen duen zine-klubak ziklo berria hasiko du gaur eta ¿Querida Bamako’ filma proiektatuko. Zikloa dokumental sozialez osatzen da eta proiekzioez gain zine-forumeko hitzaldiak ere egingo dira. Forum hitzaldiak direla-eta,…
14.12.2007
Maria Luisa Merlok eta Pedro Civerak Ermuan gaur egin behar zuten antzezpena bertan behera utzi da. Merlo aktoreak istripua eduki du eta ezin izango da etorri Ermura, antzerki lan hori egitera.
Udal kultura sailak sarrerei dagokien dirua bueltatuko…
04.12.2007
Ermuko udal liburutegiak 245 alez osatutako sorta liburua igorri dio Langraiz Okako kartzelari. Emariak bi helburu nagusi ditu, batetik kartzelako liburutegia osatzen laguntzea eta, bestetik, presondegian dauden pertsonek aukera gehiago izan…
05.12.2007
Udal liburutegiak bere web-gunea berritu eta osatu egin du. Liburutegiko lankideek lanean etengabe eta adoretsu dihardute eta web-gune korporatibo honen barne duten atala estreinatu eta urte erdira hori moldatu eta osatu egin dute. Liburutegikoek bi…
30.11.2007
‘Kontu kontari’ ekimena hilabete berriarekin batera datorkigu. Bihar larunbata –abenduaren 1a- egingo da udal liburutegian. Saioa Rai Buenok egingo du. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da liburutegiaren barne, haurrentzat prestatu…
03.12.2007
Udaleko Gazteria zinegotzigoak elurretara joateko txango bi antolatu ditu. Lehenengoa abendu honetan bertan egingo eta partaideek Candanchúra joango dira. Lehenengo talde horretan 14 urtetik 17ra bitarteko gazteak joango da. Bigarren txangoa…
28.11.2007
Hogei pertsonek parte hartu dute "Familiak ere, kontatu kontatzen du" irakur zaletasuna sustatzeko tailerrean. Ekimena 3tik 6 urtera bitarteko seme-alabak dituzten familientzat da aproposa. Familia batzuk bere kide guztiekin batera –ume eta guzti-…